Euskaldun kopurua bikoiztu egin da 40 urtean, baina euskararen erabilerak ez du erritmo horretan aurrera egiten
Euskararen Eguna dela eta argitaratu den EiTB Data txostenak bistan utzi du EAEko biztanleen % 45 euskaldunak direla, eta hizkuntza asko hazi dela Araban eta Bizkaian. Hala ere, euskararen eguneroko erabilera ez da oraindik nagusi, batez ere hiriburuetan eta hirigune handietan.