La Guairako portua gorputegi inprobisatu bihurtu da hildako pertsonak identifikatzeko
Erreskate-lanek aurrera jarraitzen dute Venezuelan, baina bizirik topatzen dituzten pertsonak gero eta gutxiago dira. Ospitaleetako gorputegiek gainezka egin dute eta, besteak beste, La Guairako portua gorputegi inprobisatu bihurtu da. Handik, Caracasera bidaltzen dituzte identifikatutako gorpuak.