Ertzaintza 46 urteko gizon baten heriotza ikertzen ari da, Mundakan
Gorpuak kolpeak ditu. Autopsiaren emaitzaren zain, hipotesi guztiak zabalik ditu Ertzaintzak.
Gorpuak kolpeak ditu. Autopsiaren emaitzaren zain, hipotesi guztiak zabalik ditu Ertzaintzak.
Bi ibilgailuk istripua izan dute eta ondorioz errei bat itxi dute Lasarte-Oriara bidean.
Dekretuak, halaber, familia gurasobakarretara zabaldu ditu 4 eta 7 urte arteko haurrentzako laguntzak, hilean 100 eurokoak.
Uda honetan, egungo araudia aplikatzen jarraituko du, inguruko udalerrietako bizilagunek TAOaren gune berdean aparkatzeko aukera izan dezaten; ez, ordea, turistek zein herrian bigarren etxebizitza dutenek.
Anita Maravillas euskal konpainiaren txotxongilo ikuskizunak haur, gazte eta familientzako lan onenaren saria jaso du bart, Meridan. Gainera, Jesus Cimarro ermuar ekoizleak Ohorezko Max saria irabazi du, eta Ezezagunok Irungo afizionatuen antzerki elkarteak, gizarte arloko Max saria.
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
AEBko presidentearen arabera, Irango gerrari amaiera ematea eta Ormuzko itsasartea irekitzea ahalbidetzeko akordiorako aukera egon daiteke datorren astean. Aitzitik, Teheranek iragarri du Washingtonekiko elkarrizketak eten egin dituela.
2026an zehar, Osakidetzak 5.425 plaza eskainiko ditu eta bigarren fasean eskaera egiteko epea ekainaren 29ko 14:00ak arte egongo da zabalik.
JUPa, ohi bezala, hiru egunez garatuko da, eta bi fase izango ditu: sarbidearena eta onarpenarena. Proben emaitzak ekainaren 10ean argitaratuko dira.
Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza dekretua aldatzeko ekimena aurkeztu du PPk Legebiltzarrean. Popularren ustez, babes ofizialeko etxebizitza bat lortzeko erroldatuta eman behar diren urteak gehiago izan beharko lirateke.