Euri erauntsi izugarria, Atarrabian
Euri erauntsi izugarria bota du, gaur arratsaldean, Atarrabian. Ordu erdiz, euria eta txingorra gogotik bota ditu, kaleren bat erreka bihurtzeraino. Halere, ekaitzak ez du aparteko kalterik eragin. Atertu eta eguzkia agertzearekin batera, ura Ultzama ibaira bideratu da, eta zorua berehala lehortu da.