Eztanda punk eta rock jaialdia atzeratu dute
Urdulizko jaialdia ekainaren 5ean eta 6an zen egitekoa, eta atzeratu egingo dutela iragarri dute antolatzaileek “arazo eta tekniko eta administratiboak” egotzita. Cockney Rejects, Biznaga, Sua, Arene 6, Anestesia, Kaleko Urdangak eta Hell Beer Boys zeuden iragarrita, besteak beste.