Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, pertsonen legez kanpoko trafikoa leporatuta
Gidatzen zuen ibilgailuan 24 eta 48 urte bitarteko 12 pertsona zihoazen. Ertzain-etxera eraman dituzte identifikatzeko, eta laster egingo dituzte atzerritarrekin egin beharreko kudeaketak. Furgonetaren miaketan hainbat pasaporte aurkitu dituzte.