Hauek dira lanpostu publikoetako euskara eskakizunen inguruan alderdiek dituzten jarrerak
Euskara eskakizunen aurka epaitegiek eman dituzten kontrako ebazpenak sahiesteko asmoz, Euskal Enplegu Publikoaren legean aldaketak egitea proposatzen dute EAJk eta EH Bilduk eta ekimen bana aurkeztu dute Legebiltzarrean. PSE-EE, berriz, bi alderdi horien planteamenduen aurka azaldu da.