Metak harpidetza-planak martxan jarri ditu Whatsapp, Instagram eta Facebook aplikazioetarako
Instagram Plus eta Facebook Plus bertsioek 3,5 euro inguruko kostua izango dute hilean, eta Whatsapp Plusek, 2,5 eurokoa.
Instagram Plus eta Facebook Plus bertsioek 3,5 euro inguruko kostua izango dute hilean, eta Whatsapp Plusek, 2,5 eurokoa.
EBBko presidentearen ustez, egoera politikoa "erabat blokeatuta" dago, eta "interes orokorrak" hauteskundeak deitzea eskatzen duela uste du. Gainera, baztertu du bere alderdiak Espainiako Gobernuko presidentearen aurkako zentsura-moziorik bultzatuko duenik.
Azken orduak Dakarreko portu parean ainguratuta egon ostean, agintarien ikuskaritza pasa du eta baimena jaso du porturatzeko. Joan den asteazkenean hil zen arrantzalea ontzian, lanean zela. Heriotza ez traumatikoa izan zen. Autopsia egin ostean hasiko dituzte aberriratzeko tramiteak.
Nerea Kortajarena EH Bilduren bozeramaileak uste du urtebete barru izango diren hauteskundeetan 2023ko emaitza "historikoak" hobetuko dituztela.
Pedro Sanchez Espainiako Gobernu presidentearen anaia 2017an Badajozeko Diputazioan kontserbatorioetako musika-jardueren koordinatzaile gisa kontratatu izanak legezko baldintza guztiak bete zituen edo ustezko entxufismo kasu bat izan zen argitu beharko du epaimahaiak. Hamaika pertsona daude akusatuen aulkian. Akusazioak 3 urteko zigorra eta gaitasungabetzea eskatzen du; Fiskaltzak absoluzioa eskatzen du guztientzat.
EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak oso positibotzat jo ditu EITB Focusen emaitzak. "Euskal gizarteak gure lanean konfiantza duela uste dugu", nabarmendu du.
Ekain Rico PSE-EEren politika autonomiko eta politika publikoen idazkariak azpimarratu du EITB Focusek "beste inkesta batzuek 2023an jartzen gintuzten parametroetan" jartzen duela PSE-EE.
Erasoa Fuenmayorren gertatu da, Logroñotik 14 kilometrora. Hildakoaz gain, emakume bat zauritu da eta ospitaleratu egin dute.
Amaia Martinez Voxeko bozeramaileak nabarmendu duenez, "azken lau hauteskunde autonomikoetan gora egin duen alderdi politiko bakarra gara".
Ostegunetik, hilak 28, hasita, Tabakalera Donostiako zentroak Podcats Geltokia audioaren jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Hiru egunez, audioaren munduan lanean ari diren eragileak bilduko ditu Tabakalerak eta EITBk bultzatu duten topaguneak.