HIES kasuak 125etik 95era jaitsi dira aurten, baina adituek zuhurtzia eskatu dute
HIES kasu berrien kopuruak behera egin du aurten, iazko 125etatik 95era. Zuhurtziaz hartu beharreko datua da Harribeltza elkartearen esanetan, lehen aldia delako eta beheranzko joera urteekin ikusten delako. Bereziki kezkagarritzat jo dute gainontzeko sexu-bidezko infekzioek izan duten "izugarrizko" gorakada.