Hamar enpresek Tubos Reunidosi buruzko informazioa eskatu dute, konkurtso-administratzaileak jakinarazi duenez
Konkurtso-administratzaileak jakinarazi die Trapagarango lantegiak "azarora arte ekoizpena nahiko ziurtatuta" duela.
Konkurtso-administratzaileak jakinarazi die Trapagarango lantegiak "azarora arte ekoizpena nahiko ziurtatuta" duela.
Badajozko Auzitegiak prebarikazio administratiboko delitu baten egile jo du Espainiako Gobernuko presidentearen anaia.
Ubarretxena bozeramaileak azpimarratu duenez, negoziatzen ari diren bi eskumenen (Gizarte segurantzaren eskumen batzuk eta portuak) inguruko aldebiko batzordea abuztua aurretik egin beharko litzateke.
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak Auzitegi Gorenak berretsi duen epaia izan du hizpide. Horren arabera, Eusko Jaurlaritzak ezin izango dizkie eskatu funtzionarioen "hizkuntza-baldintza berak" azpikontratutako enpresetako langileei.
Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratutako azken Soziometroaren arabera, etxebizitza da herritarren kezka nagusia (% 65,8), baina arazoak pertsonalki eragiten diela aitortzen dutenen ehunekoa % 22,3koa da.
Hala baieztatu du Joseba Asiron Iruñeko alkateak astearte goizean. Honekin, aurtengo jaietako bigarrena litzateke. Guztira, 25 salaketa egon dira; 22, ukituengatik.
Hirugarren egunez jarraian, AEBk eraso egin die helburu militarrei Iranen eta horrek, errepresalia gisa, base eta posizio estatubatuarrei eraso egin die Bahrainen eta Jordanian. Trumpek konpentsazioak eskatu dizkie golkoko herrialdeei emandako laguntzagatik, eta, bien bitartean, petrolioaren prezioa ekainaren erdialdeko balioetara igo da.
50 urteko Zambi 1994an iritsi zen Cabarcenora, Alemaniatik, eta parkeko emeen artean zaharrenetako bat zen. Gatazka astelehen honetan gertatu zen, kideen arteko hierarkia ezartzeko borroka batean; horrelako liskarrak ohikoak izaten dira. Lau kume izan zituen Zambik Chisco bere bikotekidearekin batera, eta biak ala biak funtsezkoak izan ziren parkeko ugalketa-programa arrakastatsuan.
Jandilla ganadutegi ospetsuak eman die amaiera astearte honetan 2026ko sanferminetako entzierroei, lasterketa azkar eta arriskutsu batean. Zezenak behin baino gehiagotan erori dira, korrikalariak azpian harrapatuz. Guztira, zazpi pertsona eraman dituzte Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, horietako bi adarkadekin eta beste bostak kolpeengatik.
PPk, Voxek eta Juntsek dagoeneko iragarri dute aurka bozkatuko dutela, eta bigarren bozketa bat egingo da uztailaren 23an.