Azken berriak

Egin bat Orainen abantail guztiez gozatzeko

Gehiago ikusi

Gaurko 5 irakurrienak

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bingen Zupiria: “Kezka handia dago cannabisaren banalizazioagatik; gogoeta zabaldu beharko genuke, bere garaian heroinarekin egin bezala”

Bingen Zupiria Segurtasun sailburua Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan izan da, eta, besteak beste, cannabisaren kontsumoaz galdetu diote, azken EITB Dataren datuen harira. Azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila egiten ari den Basque Segurtasun Foroan etengabe agertzen ari da cannabisaren kontsumoaren inguruko kezka: “Udalerri guztietan atera da gaia”. Zupiriak esan duenez, kezka oso handia sumatu dute, alkate askoren aldetik, “kontsumoagatik” eta “batez ere cannabisaren kontsumoa erabat banalizatu” delako. “Egin behar dugun Segurtasun Planaren gaietako bat izan beharko du gai honek. Honi buruzko gogoeta bat zabaltzea merezi du, bere garaian heroinaren inguruan egin zen bezala”, adierazi du.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ubarretxena: "Euskarak akordioak behar ditu, ez du zarata behar"

Gobernantzako, Administrazio Digitaleko eta Autogobernuko sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Maria Ubarretxenak adierazi duenez, ez dute "ezer hautsitzat eman", eta EAJk eta PSE-EEk EAEko administrazio publikoan LEPetan euskararen segurtasun juridikoa indartzeko egiten dituzten elkarrizketek "jarraitzen dute" eta "oraindik badago tarterik" akordio bat lortzeko. "Azken momentura arte" itxaron behar dela aipatu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X