Abian da matrikulazio epea Nafarroan, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan ratioak murriztuta
Berritasunetako bat da datorren ikasturtean D eredua ezarriko dela Erriberako bi ikastetxetan.
Berritasunetako bat da datorren ikasturtean D eredua ezarriko dela Erriberako bi ikastetxetan.
Iruñean, "Zazpiak bat egin" lelopean, Euskal Herria "herri bat" eta "aske izan nahi duen nazio bat" dela aldarrikatuko du.
160 udalerritako auzapezak hautatu beharko dituzte herritarrek eta espero da horietatik ia gehientsuenetan, % 90etan, lehen itzulian (martxoak 15) emaitzak erabakita gelditzea, hautagaitza bakarra edo bi daudelako. Aldiz, oso litekeena da 14 herritan bigarren itzulira (martxoak 22) joatea, hautagaitzetako batek ez badu behintzat lehenengoan % 50eko babesa gainditzen. Herriko etxeez gaindiko garrantzia dute bozek, emaitzen arabera osatuko baita, ondoren, Euskal Hirigune Elkargoa.
Ali Khameniren bigarren semea izendatu izanak ateak itxi dizkio irekiera aukerari.
Prezioaren igoera Ekialde Ertaineko tentsioaren gorakadagatik gertatu da, otsailaren amaieran egindako erasoaldi militarraren eta energia-hornidura etetearen beldurra nagusitu baita.
Joan den ostiralean, Oscar Puente Espainiako Garraio ministroak esan zuen "hiruzpalau urtean" AHTa egiteko lanak bukatuta izango zurela. Horren harira, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak azpimarratu du, Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egindako elkarrizketan, "egun bakarreko atzerapenak ere Euskadirako eta bereziki Bizkairako lehiakortasuna galtzea" dakarrela.
Astelehen honetan premiazko bilera egingo dute Alemania, Kanada, Estatu Batuak, Frantzia, Italia, Japonia eta Erresuma Batuko Finantza ministroek, Ekialde Hurbileko gerra eta horren ondorio ekonomikoak aztertzeko.
23 pertsona daude auzipetuta hilkutxak erraustu aurretik kendu eta berriro salgai jartzeagatik.
Manifestazioan zehar, langileek trafiko arazoak eragin dituzte, izan ere, Zunzunegi etorbidean eta Jesusen Bihotza plazan eserialdiak egin dituzte.
32 pertsona zauritu dira Bahrainen, horietako lau larri, Irango drone baten erasoaren ondorioz. BNA albiste-agentzia ofizialak dioenez, erasoak Sitrako eremua jo du gaur goizaldean, Manama hiriburutik hegoaldera dagoen uharte txiki bat, alegia. Bestalde, Hezbollahk Libanon eta Iranen kontrolpean dituen azpiegituren aurkako erasoak egin ditu Israelgo Armadak.