NASAk apirilaren 1ean abiatuko du Artemis II misioa, 50 urten Ilargira egingo duten lehen hegaldi tripulatua
AEBko espazio agentziaren Artemis II misioa martxoan zen abiatzekoa, baina atzeratu egin zuten.
AEBko espazio agentziaren Artemis II misioa martxoan zen abiatzekoa, baina atzeratu egin zuten.
Hego Euskal Herriko eskoletan, jangelek derrigorrez bete beharko dute aurrerantzean elikadura osasuntsua bermatu asmo duen legea. Besteak beste, fruta eta barazkien kontsumoa bermatuko da eta proteinen eta janari frijituen maiztasuna murritu. Horrez gain ikastetxeetako ‘vending’ makinetako produktuek ere mugak izango dituzte.
"Palestine 1936" filmak inauguratuko du eta "Rebuilding" filmak itxiko du zinema jaialdiaren 23. edizioa.
Zetak taldeko abeslariak Begi beltz, Hileta kantu nafarra eta Itzulera kantuak abestu ditu Bilbon, kalean.
Zetak taldeak agerraldia egin du gaur Bilbon, ekainaren 19an eta 20an San Mamesen zabalduko duen ikuskizunaren zertzelada batzuk aletzeko.
Peritu judizialak azaldu duenez, loturetako batean izandako akatsak beste loturen gaineko karga handitu zuen, eta horrek lehen eta bigarren mailako habeen arteko lotura guztiek huts egitea eragin zuen, eta taula erorarazi. Gainera, ondorioztatu duenez, ez dago egituraren mantentze-planik egin den ebidentziarik.
Mitoaroa III unibertsoko figurak Bilboko Kale Nagusira agertu dira, Zetak taldeak San Mamesen ekainaren 19an eta 20an egingo duen ikuskizunaren lagintxo bat erakusteko.
Larunbat goizaldean (02:10ean) Donostiatik tren berezi bat irtengo da, Sevillako Cartuja geltokira 10:40an iristeko. Itzulerako trena Atletico Madril eta Realaren arteko partida amaitu ondoren aterako da Gipuzkoako hiriburura.
Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Nerea Melgosa sailburuak Sanchezen Gobernua kritikatu du, ez dituelako aintzat hartu Eusko Jaurlaritzak erregularizazio-prozesuari egindako alegazioak; besteak beste, euskara ikasten duten migratzaileen ahalegina aitortzea.
Autopsiaren arabera, pasa den igandean Itzurun hondartzan agertutako gorpuak ez zuen kriminalitate zantzurik. Apirilaren 13an, emakumearen senide batek agertu barik zegoela salatu zuen Eibarko ertzain-etxean, hilaren 11tik haren berririk ez zuelako.