Ospakizunekin batera, aldarrikapen ekitaldi ugarik beteko dute Euskararen Eguneko agenda
Dokumental eta ikus-entzunezkoen emanaldiak, bertso-saioak, jolasak edota hitzaldiak izango dira gure herri eta hirietan. Horrez gainera, ordea, euskarak bizi duen egoerarekin kezkatuta, hainbat elkarretaratze eta manifestazio deitu dituzte elkarte eta erakundeek, asteazken honetarako.