Gasteizko URSSA eta EGA lantegi abandonatuak okupatzen dituzten pertsonak identifikatu dituzte, eta beren gauzak aterarazi dizkiete
Ertzaintzak, Polizia Nazionalak eta Udaltzaingoak batera egin dute dispositiboa, eta dokumentazio-egiaztapenak egin dizkiete han zeuden 100 pertsona ingururi. Agenteek beren gauzak eta tresnak pabiloi barrutik aterarazi dizkiete.