Pradales lehendakariak Espainiako selekzioan dabiltzan jokalariak zoriondu ditu, Munduko Futbol Txapelketa irabazi dutela eta
Chivite lehendakariak gaur arratsaldean harrera egingo dio Mikel Merinori.
Chivite lehendakariak gaur arratsaldean harrera egingo dio Mikel Merinori.
Sophie Broca Girondako eta Akitania Berriko prefektak bertara ez joateko eskatu die turistei. Gainera, iragarri du ez duela utziko "ebakuatuak erkidegoetara itzultzen, ezta lan jarduera garatzen ere", gutxienez astelehenenera arte.
Herritar batek 16:00ak aldera ohartarazi du gorpu bat zegoela uretan, eta Ertzaintzak atera du bertatik. Biktima ez dute oraindik identifikatu.
Kartelgintza sektorean ere gero eta ohikoagoa da tresna hori erabiltzea, merkea eta erraza baita. Publizitate adituen arabera, ordea, adimen artifiziala erabiltzea kaltegarria izan daiteke markentzat.
Duela 90 urte, frankisten altxamendua izan eta lau egunera, Otxandio bonbardatu zuten. Gaur, eraso faxista hark hildako 61 pertsonak gogoratu dituzte herrian, horietako asko haurrak. Biztanleria zibilaren aurkako lehen aire-erasoa izan zen gerra hartan.
Tenperaturak nabarmen igoko dira astearen hasieran, eta 35-40 ºC-ra iritsiko dira asteartean eskualde askotan.
Donostiako Jazzaldia saria eman zioten bart Miguel Martini, ia 50 urtez Jazzaldiko buru izan denari. Orain arte berak ematen zien Trinitate Plazan sari hori musikariei, eta aurten berak jaso du errekonozimendu gorena. Jon Insausti Donostiako alkateak eman zion saria.
Imanol Pradales lehendakariak Jose Antonio Agirre lehendakariaren "bideari jarraitzeko" deia egin du. Haren baloreak eta haren lantaldeak erakutsitako umiltasuna eta egiteko modua eredugarri jo ditu Pradalesek.
Gazteak batu ohi diren inguru batean, sua hartu du erosketa-orga batek eta, beroaren eraginez, lokal baten sarrera lehertu da. Ikerketa abiatu da gertatutakoa argitzeko.
Castejon Villa hotelaren inguruan berpiztutako sua itzaltzeko lanean ari dira suhiltzaileak, eta ez da inor zauritu.