Rolling Stones taldeak bertan behera utzi zuen San Mameseko kontzertua
San Mames gau historiko baterako prest zegoen 1998an, baina Rolling Stones taldeak bertan behera utzi zuen kontzertua eman behar zuen egun berean, azken orduko dei bat jaso ostean. Bost urte geroago itzuli ziren, 2003an, eta orduan bai bete zuten San Mames. Ikuskizun handia eskaini zuten.