Rutteren esanetan, Groenlandiako subiranotasuna "ez zen eztabaidatu" Trumpekin Davosen izandako bileran
Danimarkako Gobernuak "txalotu" egin du Trumpek "Groenlandia indarrez hartzea baztertu eta gerra komertziala bertan behera utzi izana". Mette Frederiksen Danimarkako lehen ministroaren esanetan, "gai politiko guztien inguruan negozia dezakegu: segurtasuna, inbertsioak, ekonomia. Baina ezin dugu gure subiranotasunaren inguruan negoziatu".