Trumpen muga-zerga berriak indarrean sartuta, hauspotu egin da gerra komertziala
Gaurtik, oro har, % 15eko muga-zergak ezarriko dira Estatu Batuen merkataritza-bazkide gehienen produktuen gainean, tartean, Europar Batasunekoen gainean.
Gaurtik, oro har, % 15eko muga-zergak ezarriko dira Estatu Batuen merkataritza-bazkide gehienen produktuen gainean, tartean, Europar Batasunekoen gainean.
Sua 21:00ak pasatxo zirenean hasi da, eta, batez ere, eraikinaren alde garaienari eragin dio. Meskitaren milaka urteko historian, aurretik bi sute baino ez ditu jasan: 1910ean, duela 115 urte, eta 2001ean, bigarrena.
Kaltegarria ez den Asiako alga bat da, eta itsasoaren tenperatura altuagatik Kantauri itsasoan areagotzen ari da. Bizilagunen eta turisten arteko disgustua agerikoa da, eta batzuek uretara ez sartzea ere erabaki dute.
PPren botoei eta Voxen abstentzioari esker, proposamen polemikoa aurrera atera zen eta ultrek garaipena bereganatu zuten.
Guizhou probintzian ingeniariek mendia zatitu dute autobide moderno bat eraikitzeko. Lehergaiak eta zulaketa-teknika aurreratuak erabili dituzte korridore zabal bat sortzeko.
Erregelamendu bat denez, araudi berriaren artikuluak lotesleak dira EBko estatu guztientzat, inolako transposizio beharrik gabe. "Segurtasun nazionaleko" arrazoiak argudiatuta, kazetariak edo haien iturriak zelatatzeko aukera ematen zuen klausula bat sartzeko saiakera izan da oztopo handienetako bat negoziazioan.
Ikertzaile talde batek beste kanibalismo kasu berri bat aurkitu du El Mirador kobazuloan, Atapuercako aztarnategian (Burgos). Duela 5.700 urte gertatu omen zen, Neolito amaieran, tokiko gatazken ondorioz, zeremonia edo erritualekin zerikusia duen zantzurik atzeman gabe. Lehen nekazari taldeen arteko liskarrak ohikoak ziren, eta oso bortitzak gainera. Beste tribuetakoak hiltzeaz gain, kanibalismoa praktikatzen zuten. Hala ere, badira kanibalismoaren ebidentziak beste aztarnategi askotan; adibidez, Isturitzen (Nafarroa Beherea).
Zornotzan bizi den musulman honek ETBri esan dionez, baldintza soziekonomiko apaleko tokiak dira, baliabide gutxikoa bertako jendea, kanpotik lanera doana, "ia esklabutza egoeran" bada ere. Horren hitzetan, osagai horiek baliatzen dituzte "sumindura eragin eta etekin politikoa ateratzeko".
Udaletxetik jaurti ohi duten kanoikadak Elikagaien Bankua eta Amara Berriko Auzo Elkartea izango ditu protagonista aurten. Donostia Festak elkarteko ordezkariek prentsaurrekoa eskaini dute Aste Nagusiaren hasierari buruzko xehetasunak emateko.
Aurrekaririk gabeko erabakia da Alemanian. Bestalde, Herbehereetan atzera bota dituzte ontzi militarren piezak Israelera esportatzeko hiru lizentzia, eta Norvegiak esan du Israelgo inbertsioetan egingo dituzten aldaketak iragarriko dituztela datorren astean.