Tubacexen zuzendaritza neurriak hartzea aztertzen ari da, Ormuzko itxierak lan karga jaistea eskarri duelako
Tubacexek lantegiak ditu Laudion eta Amurrion, eta ez du baztertzen aldi baterako lan-erregulazioko espedientea aurkeztea.
Tubacexek lantegiak ditu Laudion eta Amurrion, eta ez du baztertzen aldi baterako lan-erregulazioko espedientea aurkeztea.
Legea datorren urtetik aurrera sartuko da indarrean, eta, horren arabera, legez kanpokoa izango da tabako-produktuak saltzea 2008tik aurrera jaiotakoei. Halaber, debekatuta egongo da zigarro elektronikoak erretzea haurrak doazen autoetan, haur-parkeetan edo ikastetxe eta ospitaleen inguruetan.
Europako Batzordeak berehalako laguntzak proposatu ditu, elektrifikazioa bizkortzeko eta erregai fosilekiko mendekotasuna murrizteko egiturazko neurriekin
Operazioetan eta negozioan zentratuago dagoen Tim Cookek ez bezala, John Ternusek, datorren irailaren 1ean kontseilari delegatu kargua hartuko duenak, ingeniaritza arloari garrantzia handiagoa ematea aurreikusten dute adituek.
1976an, Franco hil eta urtebetera, Bienalak lekua egin zion euskal artistek bultzatutako programari, eta maiatzaren 6tik 8ra “I Baschi alla Biennale 1976/2026” programa instituzional, akademiko eta artistikoa garatuko dut Italiako hirian Eusko Jaurlaritzak eta hainbat aditu eta artistak.
Etxegintzak lurzatiak Jaurlaritzari ez transferitzeko erabakia hartu du eta horrek arriskuan jartzen du alokairuko 270 etxebizitza babestu inguru sustatzea bertan.
Ertzaintzak adierazi duenez, Euskadi “esportatzaile” da marihuanari dagokionez: landarea bertan hazten da eta gero Europan zehar saltzen da.
Lufthansa taldeak jakinarazi duenez, neurriak 40.000 tona keroseno aurreztea ekarriko du. Izan ere, Irango gerra hasi zenetik bikoiztu egin da erregai horren prezioa.
Ordu gutxitan, bi gertakari izan dira Iranen eta Omanen, Erresuma Batuko Itsas Segurtasuneko agentziak jakinarazi duenez.
Bingen Zupiria Segurtasun sailburua Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan izan da, eta, besteak beste, cannabisaren kontsumoaz galdetu diote, azken EITB Dataren datuen harira. Azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila egiten ari den Basque Segurtasun Foroan etengabe agertzen ari da cannabisaren kontsumoaren inguruko kezka: “Udalerri guztietan atera da gaia”. Zupiriak esan duenez, kezka oso handia sumatu dute, alkate askoren aldetik, “kontsumoagatik” eta “batez ere cannabisaren kontsumoa erabat banalizatu” delako. “Egin behar dugun Segurtasun Planaren gaietako bat izan beharko du gai honek. Honi buruzko gogoeta bat zabaltzea merezi du, bere garaian heroinaren inguruan egin zen bezala”, adierazi du.