Txina gero eta gertuago da Ilargitik: Shenzhou-23 ontzia bart abiatu da Tiangong espazio estaziora
Shenzhou-23 espazio-ontzia bart abiatu da Txinako Gobi basamortutik, helburu argi batekin: 2030erako astronautak Ilargira bidaltzea. Txina gainontzeko potentziak baino hamarkadak geroago batu bada ere espazioko lasterketara, urte gutxitan denei aurrea hartzen ari zaie, eta orain AEBen lehiakide gogorrena da espazioan.