Ubarretxena: "Euskarak akordioak behar ditu, ez du zarata behar"
Gobernantzako, Administrazio Digitaleko eta Autogobernuko sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Maria Ubarretxenak adierazi duenez, ez dute "ezer hautsitzat eman", eta EAJk eta PSE-EEk EAEko administrazio publikoan LEPetan euskararen segurtasun juridikoa indartzeko egiten dituzten elkarrizketek "jarraitzen dute" eta "oraindik badago tarterik" akordio bat lortzeko. "Azken momentura arte" itxaron behar dela aipatu du.