Vox: "Hazten ari gara, duela bi legealditik apartheid politikoa jasaten ari garen arren"
Amaia Martinez Voxeko bozeramaileak nabarmendu duenez, "azken lau hauteskunde autonomikoetan gora egin duen alderdi politiko bakarra gara".
Amaia Martinez Voxeko bozeramaileak nabarmendu duenez, "azken lau hauteskunde autonomikoetan gora egin duen alderdi politiko bakarra gara".
Salatu dutenez, bertso-irakasle horrek “bere posizioa eta erreferentzialtasuna baliatu ditu modu sistematizatuan botere-harremanak garatzeko eta erasotzeko”. 2018an jaso zuen lehen salaketa, eta, ordutik, horren jarrera aldatzeko eta ikasleak babesteko neurriak hartu badira ere, ez dira nahikoak izan, erasoek jarraitu egin dutelako. Aurten bertan “hainbat sexu-eraso eta jazarpen psikologikoren salaketak” jarri zaizkio gizonari.
EBBko presidentearen ustez, egoera politikoa "erabat blokeatuta" dago, eta "interes orokorrak" hauteskundeak deitzea eskatzen duela uste du. Gainera, baztertu du bere alderdiak Espainiako Gobernuko presidentearen aurkako zentsura-moziorik bultzatuko duenik.
Instagram Plus eta Facebook Plus bertsioek 3,5 euro inguruko kostua izango dute hilean, eta Whatsapp Plusek, 2,5 eurokoa.
Azken orduak Dakarreko portu parean ainguratuta egon ostean, agintarien ikuskaritza pasa du eta baimena jaso du porturatzeko. Joan den asteazkenean hil zen arrantzalea ontzian, lanean zela. Heriotza ez traumatikoa izan zen. Autopsia egin ostean hasiko dituzte aberriratzeko tramiteak.
Nerea Kortajarena EH Bilduren bozeramaileak uste du urtebete barru izango diren hauteskundeetan 2023ko emaitza "historikoak" hobetuko dituztela.
Pedro Sanchez Espainiako Gobernu presidentearen anaia 2017an Badajozeko Diputazioan kontserbatorioetako musika-jardueren koordinatzaile gisa kontratatu izanak legezko baldintza guztiak bete zituen edo ustezko entxufismo kasu bat izan zen argitu beharko du epaimahaiak. Hamaika pertsona daude akusatuen aulkian. Akusazioak 3 urteko zigorra eta gaitasungabetzea eskatzen du; Fiskaltzak absoluzioa eskatzen du guztientzat.
EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak oso positibotzat jo ditu EITB Focusen emaitzak. "Euskal gizarteak gure lanean konfiantza duela uste dugu", nabarmendu du.
Ekain Rico PSE-EEren politika autonomiko eta politika publikoen idazkariak azpimarratu du EITB Focusek "beste inkesta batzuek 2023an jartzen gintuzten parametroetan" jartzen duela PSE-EE.
Erasoa Fuenmayorren gertatu da, Logroñotik 14 kilometrora. Hildakoaz gain, emakume bat zauritu da eta ospitaleratu egin dute.