Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira udako azken astean

Hurrengo astea aldaketa gutxirekin dator. Izan ere, hodeiak eta ostarteak tartekatuz joango dira, eta zirimiria ere izango dugu noizbehinka.

ONDARRU EGUZKIA HODEIAK EGILEA ITZIAR ALBERDI

Ondarroa. Argazkia: Itziar Alberdi.

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, udako astea aldaketa gutxirekin helduko da. Hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, eta zirimiria ere izango dugu noizbehinka.

Astelehenean, hodeiak izango dira protagonista. Goizean goiz hodei gutxi izango baditugu ere, ugarituz joango dira goizak aurrera egin ahala. Zeru estali, eta arratsaldean eta gauean euri txikia izango dugu oro har, bereziki ipar partean.

Haizeak indartsu joko du, eguerditik aurrera bereziki, mendebaldetik hasi eta ipar-mendebaldera. Tenperaturei dagokienez, maximoak nabarmen jaitsiko dira.

Hauek izango dira hiriburu nagusietako tenperaturak: Bilbon, 17-23 ºC; Donostian, 16-22 ºC; Gasteizen, 11-24 ºC; Iruñean, 13-26 ºC; eta Baionan, 15-22 ºC.

Asteartean, ordea, eguraldiak hobera egingo du. Hodeitsu abiatuko da eguna, baina ostarteak zabalduko dira goizaldean. Egunean zehar, beraz, ez dugu hodeirik izango.

Haizearen indarra nabarmen ahulduko da, nahiz eta norabide aldakorrekoa izan. Tenperaturan ez dugu gorabeherarik izango, pittin bat igo badaiteke ere.

Tenperatura hauek espero dira: Bilbon, 16-24 ºC; Donostian, 17-22 ºC; Gasteizen, 13-26 ºC; Iruñean, 13-26 ºC; eta Baionan, 16-23 ºC.

Zure interesekoa izan daiteke

Paseo-Nuevo-San-Sebastian-olas-efe
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Haizeak 167 km/h-ko abiadura gainditu du Matxitxakon eta 120 km/h-ko boladak neurtu dira Donostian, denboralearen eraginez                                      

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia aktibatu du haizeagatik eta alerta laranja, olatuengatik. Bestalde, haizeari dagokion abisu horia iragarri du Aemetek Nafarroa iparraldean eta Erriberan, haizeagatik. Gainera, Meteofrancek alerta laranja ezarri du haizeagatik eta olatuengatik Ipar Euskal Herria barne hartzen duten Pirinio Atlantikoetan.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X