Bero-boladaren azken orduak Euskal Herrian, tenperaturak nabarmen jaitsi eta euria hasi aurretik
Igande honetan, alerta gorria ezarri dute Nafarroan muturreko tenperatura altuengatik, eta alerta laranja Araban eta Ipar Euskal Herrian. Bizkaian eta Gipuzkoan abisu horia izango dute. Alabaina, hodeiak ugarituz joango dira eta euria hasiko da, bereziki Ipar Euskal Herrian. Bihar abisu horia ezarriko dute han ekaitz arriskuagatik.