Bideo-jokoen eguna Kabi@n, Durangoko Azokaren bigarren egunean
Durangoko Azokaren bigarren egunean euskarazko bideo-jokoak izan dira Kabi@ guneko protagonista nagusiak. Kultura digitalaren gunera gerturatu diren pertsona guztiek hainbat jokorekin gozatzeko aukera izan dute. Gainera, bideo-jokoen euskaratze prozesuari buruzko hitzaldi bat antolatu dute.
Goizean, Stepmania dantza jokorako abesti bat nola prestatu behar den azaldu du Urtzi Odriozola informatikariak. Ildo horretatik, lehenengo urratsa abestiaren erritmoa hartzea dela esan du. Ondoren, dantzatu ahal izateko pausuak sartzen dira (aurrera, atzera, ezker eta eskuin). Hala, gazteek zein helduek Esne Beltza taldearen Gotti edota Berri Txarrak-en Aingurak abestiarekin gozatzeko aukera izan dute.

Game Erauntsia elkartearen eskutik, joko ugari ezagutu eta euskaraz probatzeko aukera izan dute bertaratu diren lagunek, besteak beste, Mario Bros, Super Mario edota Pokemon. Jolas horietaz gain, gazteek Trackmania Nations Forever auto lasterketetako jokoarekin gozatzeko aukera izan dute.
Era berean, egun osoan zehar tailer ezberdinak jarri dituzte martxan eta YouTubeko erabilerari buruzko nondik norakoak azaldu dituzte. YouTuben gaur egun hiru joera nagusi daudela adierazi du Haritzek: bideo-jokoak, blogak eta kosmetika. “Askotan bideo-joko onenen inguruan egiten dira bideoak, baina iritzia ematen duten edukiez gain, estrategien berri ematen dutenak ere badira”, azaldu du.
Beste alde batetik, euskaraz dauden bideo-jokoen eskaintza erakutsi dute eta gaur egungo egoera zein den azaldu dute. Ildo horretatik, itzulpenak egiteko orduan eman beharreko pausuak eta erabiltzaileen esku dauden tresna ezberdinen berri eman dute. Enpresa batzuk zuzenean itzultzen dituzten bideo-jokoez gain, proiektu irekiek euskal komunitateari ekarpen handia egiten diotela nabarmendu dute.
Dena den, bideo-jokoen itzulpenak egiteko orduan traba ugari aurkitzen dituztela nabarmendu dute Urtzik eta Haritz Odriozolak. Euskarazko bideo-joko gutxi daudela uste duten arren, komunitateak egiten duen lana nabarmendu dute, pixkanaka itzultzen baititu. Ildo horretatik, retro jolasak euskaratzeko errazagoak direla esan dute; Mario Bros edo Super Mario, adibidez.

Bideo-joko horiek testu gutxiago dutela eta tresna sinpleagoak erabiltzen dituztela azpimarratu du Haritzek. Alabaina, gaur egungo bideo-joko asko egunero berritzen dituztela eta horrek itzulpena zaildu egiten duela esan du.
Pokemon Go bideo-jokoaren kasuan, “euskaratzea ezinezkoa” dela azaldu dute Haritzek eta Urtzik, “Nintendoren bideo-joko gehienekin gertatzen den bezala”. Urtziren arabera, fantasiazko munduan girotuta dauden bideo-jokoak dira euskaratzeko zailenak, terminologia norberak asmatu behar duelako.
Zure interesekoa izan daiteke
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".
Sortzaile, ekoizle eta plataformak batuko ditu Podcast Geltokia jaialdiak
Ostegunetik, hilak 28, hasita, Tabakalera Donostiako zentroak Podcats Geltokia audioaren jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Hiru egunez, audioaren munduan lanean ari diren eragileak bilduko ditu Tabakalerak eta EITBk bultzatu duten topaguneak.
Iruñeko Katedralak Valentinoren 25 pieza ezezagun ditu ikusgai
'Indito Valentino' erakusketak diseinatzaile italiarraren goi-mailako 25 pieza ezezagun bildu ditu lehen aldiz Iruñeko Katedralean. Inoiz erakutsi ez den bilduma baten parte dira lanak, eta Valentinoren nortasun-ezaugarri ezagunenetako batzuk erakusten dituzte eta erakusketa ekainaren 21era arte egongo da ikusgai.
GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean
20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.
Musika proiektuei bideratuko diete Durangoko Azokaren Sormen Beka aurten
Euskarri fisiko zein digitalean bi lan baino gutxiago argitaratu dituztenek hartu ahalko dute parte deialdian, irailaren 21a baino lehen. 15.000 euroz lagundutako lana euskarazkoa izango da, hitzik badauka, eta 2027ko Durangoko Azokan aurkeztuko da emaitza.
"Fantasia eta arrazoia": Goyaren artelan handiak biltzen dituen erakusketa, Arte Ederren Gasteizko Museoan
Gerraren hondamenak, Tauromakia, Burugabekeriak eta Kapritxoak dira, besteak beste, Francisco de Goyaren lau sail nagusietakoak. Erakusketa 2027ko otsailera bitarte egongo da Arte Ederren Gasteizko Museoan. Bestetik, Donostiako San Telmo museoan Goya protagonista duen erakusketa bat dago.
Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azokak “arnas-unea eta sorkuntzaren plaza” irekiko ditu
Ekainaren 6an, Euskal Liburu eta Disko Azoka egingo da Lapurdiko udalerrian, zazpigarrenez, Baltsan elkartearen eta Argia komunikabidearen ekimenez. Beñat Oihartzabal hizkuntzalaria omenduko dute.
Esther Ferrerrek jasoko du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria
Donostiar artistaren “nazioarteko proiekzioa eta arte garaikidearen berrikuntzan egindako ekarpen erabakigarriak” aitortu ditu sariaren epaimahaiak. Uztailean emango diote golardoa, Maddi Alberdi San Martin Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Sariaren irabazleari bezala.
Alejandro Gonzalez Iñarrituren hitzaldia astelehenean BBK Aretoan, 'Carne y Arena' erakusketaren inguruko jardueren barruan
Hitzaldia 19:00etan izango da, eta sarrerak eskuragarri daude jada, doan. Mexiko eta AEB arteko mugako migratzaileen eta errefuxiatuen esperientzia eta testigantzetan oinarritutako 'Carne y Arena' murgiltze esperientzia EITBko 5. platoan dago ikusgai martxoaren 16tik ekainaren 20ra arte.
2028rako Veneziako Biurtekoan espazio propioa izateko lanean ari da Euskadi
Hala iragarri du Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariordeak eta Kultura sailburuak Venezian egindako ekitaldi instituzionalean. "Aurrera egin nahi dugu, eta gure helburua da euskal sorkuntza artistikoa nazioarteko erakusleiho horretan etengabe proiektatzea", gaineratu du.