Kontrolerako batzordearen aurka joko dute PPk eta Gobernu zentralak
Espainiako Gobernuak eta Alderdi Popularrak Kataluniako kontsultaren kontrolerako batzordearen aurka joko dute: batzordea sortzea eta eratzea salatuko dute epaitegietan, datorren astean. Hala jakinarazi du Alicia Sanchez Camacho Kataluniako popularren presidenteak.
Auzitegi Konstituzionalak kontsulta bertan behera utzita, kontrolerako batzordeak ez duela zentzurik eta ezin duela existitu esan du Sanchez Camachok.
Buruzagi popularren iritzian, Kataluniako "desafio soberanistaren aurrean", Espainiako Gobernua "zuhur eta irmo" erantzuten ari da.
Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri du Masek atzo sinatu zuen hauteskunde batzordearen sorkuntzaren kontra joko dutela Konstituzionalean, kontsulta bertan behera utzi zuen ebazpenaren urratzen duelakoan.
Saenz de Santamariak Ministroen Kontseiluaren bileraren ostean azaldu duenez, Estatuaren abokatuak eskatuko du atzo sinatutako dekretua, Kataluniako kontsulten kontrolerako batzordeko kideen izendapenena, azaroaren 9ko kontsulta bertan behera utzi zuen ebazpenaren barruan sartzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri