XIV. legegintzaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Meritxell Batet eta Pilar Llop hautatu dituzte Kongresuko eta Senatuko presidente

Azkenean, ez zaio eskuin muturrari betorik ezarri: Voxek Presidenteordetza bat izango du Kongresuko Mahaian.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Meritxell Batet Kongresuko presidente aukeratu dute

Bi sozialista izango dira Gorte Orokorren buru XIV. legegintzaldian:  Meritxell Batet katalana Kongresuko presidente izango da, eta Pilar Llop madrildarra, Senatukoa. Biak ala biak gehiengo soilez eta bigarren bozketan hautatu dituzte.

Kongresuan, PSOEk, Unidas Podemosek, EAJk, Mas Paisek, Compromisek, PRCk eta CC-NC koalizioak egin dute Bateten alde (botoa sekretua da, baina alderdiek iragarritakoaren arabera hori pentsa liteke). Guztira, 166 boto. Beste hautagaiak, Ana Pastor 'popularrak', berriz 140 boto eskuratu ditu (Alderdi Popularrarenak, Navarra Sumarenak, Foro Asturiasenak eta Voxenak).

Aurrez, beste bozketa bat izan da Kongresuan, baina ezein hautagaik (Batet eta Pastorrez gain, Voxeko Macarena Olona ere aurkeztu da) ez du beharrezkoa den gehiengo osoa lortu (176 boto edo gehiago).

Lehenengo bozketan bezala, bigarrenean 19 boto baliogabe izan dira. Izan ere, ERCk eta Juntsek "Llibertat" idatzi dute boto-paperetan 'proces' auzian zigortutako politikarien omenez. Bestalde, CUPek, EH Bilduk eta BNGk (amnistia eta autodeterminazioa), 'Askatasuna' eta 'Sempre por Galiza' (beti Galiziaren alde) idatzi dute, hurrenez hurren, euren paperetan. Horrez gain, 11 boto zuri izan dira (Ciudadanos eta Teruel Existerenak).

Kataluniako auzia oso presente egon da bilkuran. Marta Rosigue ERCko diputatu eta Adineko Mahaiaren idazkariak esaterako, preso dauden diputatu ohi kataluniarrak izendatu ditu diputatu hautetsien zerrenda irakurtzen hasi baino lehen.

BIDEOA |  Rosiquek preso dauden diputatu ohi kataluniarrak izendatu ditu zerrenda pasatzean

Iragarkia
18:00 - 20:00

Goi Ganberan, Pilar Llop sozialista aukeratu dute Senatuko presidente, 130 botorekin. Llop ere bigarren itzulian hautatu dute, lehenengoan ez baitu gehiengo osoa (133 boto) erdietsi.

Llop genero indarkerian espezializatutako epailea da. Manuel Cruzen lekua hartu du senatari madrildarrak.

Koldo Martinez Nafarroako senatari autonomikoari (Geroa Bai) egokitu zaio Senatuko bilkurari ekitea, eta euskaraz egin du hitzaldia, "dagoen aniztasuna defendatu beharreko aberastasuna dela" aldarrikatzeko.

BIDEOA | Martinezek euskaraz hasi du Senatuaren eraketa ekitaldia 

Iragarkia
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

VITORIA, 02/07/2026.- La alcaldesa de Vitoria, la socialista Maider Etxebarria, este jueves durante el pleno de debate general de política municipal. El Ayuntamiento de Vitoria está ultimando la ordenanza que permitirá la habilitación de viviendas en locales situados a pie de calle, que tendrán precios topados y que deberán destinarse a domicilios habituales y permanentes con la prohibición de otros usos para evitar la especulación. EFE/ADRIAN RUIZ HIERRO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Lonjetan etxebizitzak eraikitzeko ordenantza amaitzear du Gasteizko Udalak, prezio mugatuekin eta espekulazioa saihesteko neurriekin

Maider Etxebarria alkateak politika orokorreko osoko bilkuraren lehen eguna aprobetxatu du, besteak beste, Udal gobernuaren hiru urteen balantzea egiteko, besteak beste, etxebizitza arloan. Osoko bilkurak oposizioaren erreplikekin jarraituko du ostiralean, baina hiru alderdiek, EH Bilduk, PPk eta Podemosek, dagoeneko adierazi dute euren atsekabea eta "etsipena".

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sanfermines 78 eta Martxoak 3 kolektiboek 1976 eta 1978ko gertakarien erantzukizuna har dezala eskatu diote Espainiako Estatuari

Sanfermines 78 eta Martxoak 3 kolektiboek “Estatua erantzulea” ekimena bultzatu dute. Horren bidez, Espainiako Gobernuari eskatu nahi diote “Espainiako Estatuak martxoaren 3an Gasteizen eta 1978ko sanferminetan gertatutako krimenen erantzukizun nagusi eta zuzena berariaz aitor dezala”. Uztailaren 8an, gainera, German Rodriguez oroituko dute Iruñean, garai hartako festetan poliziek “eraso bortitz” batean hil zutelako.

BILBAO, 02/07/2026.- Euskalgintzaren Kontseilua ha convocado una concentración este jueves en Bilbao, así como en el resto d las capitales vascas, en defensa del euskera en las capitales vascas, tras la polémica por los numerosos ceros en la asignatura de la lengua vasca en la prueba de acceso a la universidad de la EHU. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Euskararen gutxiespen sistematikoa" salatu du Kontseiluak EHUko campusetan, epailearen azken erabakiaren ostean

"Justizia euskararentzat, euskara guztiontzat" lelopean, Kontseiluak elkarretaratze bana egin du Euskal Herriko Unibertsitatearen hiru campusetan, USaPeko azterketei buruzko azken erabaki judiziala salatzeko. Ehunka herritarrez gain, deialdiarekin bat egin duten sindikatu nagusietako eta beste hainbat eragiletako ordezkariek ere parte hartu dute elkarretaratzeetan. Kontseiluaren idazkari nagusi Idurre Eskisabelek “euskararen gutxiespen sistematikoa” salatu du, “euskara bigarren mailako eta gaztelaniaren menpeko hizkuntza gisa betikotzeko asmoz”.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X