Gehiengo osotik urrats batera geratuko litzateke EAJ Bizkaian, botoen % 45,7 eskuratuta
Eusko Alderdi Jeltzaleak irabaziko lituzke hauteskundeak Bizkaian eta gehiengo osotik urrats batera geratuko litzateke, botoen % 45,7 eskuratuta (% 2,2 gehiago), orain udal eta foru hauteskundeak egingo balira, EITB FOCUS EITB Taldeak egindako hogeita zazpigarren makroinkestaren datuak begiratuta.
EITB FOCUSen inkesta berria udal eta foru hauteskundeetarako urtebete falta denean egin dute, 2023ko maiatzaren azken igandean egin beharko bailituzkete. Gaur, EITBk inkesta honen bigarren zatia argitaratu du eta bihar, asteazkena, Nafarroako boto asmoari buruzko datuak argitaratuko ditu.
EH Bilduk botoen % 22,2 lortuko lituzke (% 2,3 gehiago), lurraldeko bigarren lekuan indarra hartuta, eta gainerako erakundeetarako aurreikusten den joeranzko joerarekin bat eginez.
Gainerako alderdiek indarra galduko lukete Bizkaian. Hala, PSE-EE hirugarren indar bozkatuena izango litzateke, botoen % 15,1 eskuratuta (% 1,5 gutxiago); eta Elkarrekin Podemosek % 7,6, hiru puntu gutxiago.
Balorazioa
Aldundien eta ahaldun nagusien kudeaketari buruzko balorazioari dagokionez, Unai Rementeriak batez besteko 6ko nota jaso du, eta inkestan parte hartu duten pertsonen % 77k begi onez ikusi du aldundiak egiten duen kudeaketa.
Kontsulta itzazu hemen Gipuzkoako emaitzak, eta hemen, Arabakoak.
Orokorrean, % 72,1ek ontzat ematen du aldundiek egiten duten kudeaketa, 5,9ko notarekin, alegia, Jaurlaritzak jaso duen nota bera, baina azken kasu horretan herritarren % 77,4ren onespenarekin.
Jaurlaritzak batez besteko 5,9ko nota jaso du, eta % 77,4k begi onez ikusten du kudeaketa. Lurraldeka, Jaurlaritzari nota altuena eman dion lurralde historikoa Bizkaia da, 6,2ko notarekin; ondoren, Araba agertzen da, 5,8 eta, azkenik, Gipuzkoa, 5,5eko notarekin.
Azkenik, EAEKo herritarrek 5,5eko nota eman diote Espainiako Gobernuaren kudeaketari, inkestako parte hartzaileen % 57ko onespenarekin. Notarik altuena, kasu honetan ere, Bizkaian eman da, 4,9rekin; Araban, 4,6 eta Gipuzkoan, 4,3. Halere, hiru lurralde historikoetan % 50k baino gehiagok onetsi dute kudeaketa.
Metodologia
Ikerketa hau burutzeko erabilitako metodologia kuantitatiboa izan da, telefono bidezko elkarrizketa teknikaren bidez. Ikerketa teknika honek proposatutako helburu guztiei erantzuna ematea ahalbideratzen du eta balio eta fidagarritasun handiko emaitzak jasotzen direnez eraginkortasunez aritzeko aukera ematen digu.
Ikerketaren unibertsoa: EAEn bizi diren 18 urtetik gorako gizabanakoak osatzen dute; Landa-lana 2022ko maiatzaren 5etik 12ra burutu zen. Laginketa geruzatu bat burutu da, kuotekiko proportzionala den finkapenarekin hau ere metolodolgia kuantitatiboa erabiliz burutu da.
Fitxa teknikoa
EAE-n bizi diren 1.750 pertsona (400 Gasteiz-en eta 150 Arabaren gainerakoan; 400 Bilbon eta 200 Bizkaiaren gainerakoan; 400 Donostian eta 200 Gipuzkoaren gainerakoan). La= ±% 2,34 konfiantza-maila: % 95, p=q=0´5 EAE-ko datuetarako, ±% 4,18 Arabako datuetarako, ±% 4,00 Bizkaiko datuetarako, ±% 4,00 Gipuzkoako datuetarako, ±% 4,90 Gasteizko datuetarako, ±% 4,90 Bilboko datuetarako eta ±% 4,90 Donostiako datuetarako. Lurralde historiko, udalerri, sexua eta adinaren arabera geruzatutako zorizko lagina.
Inkesten % 26,9-a euskaraz egin dira eta gainerako % 73,1-a gazteleraz. Inkesta egindako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak. Landa-lana 2022ko maiatzaren 5etik 12ra burutu zen telefono bidezko elkarrizketa bitartez. Inkesten batez besteko iraupena 5,31 minutukoa izan da, motzenak 4 minutu eta luzeenak 18 minutu iraun dutelarik
Zure interesekoa izan daiteke
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak ukatu egin du CNIren txostenik egon zenik.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.