DIPUTATUEN KONGRESUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Europar Batasunean hizkuntza koofizialen erabilera sustatuko duela iragarri du Sanchezek

Inbestidurari begira, Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak Felipe VI.a erregeari "presiorik ez egitea" eskatu dio PPri. Halaber, "gobernu aurrerakoia" osatzeko Parlamentuaren konfiantza galdegingo duela.
Pedro Sanchez, diputatu eta senatari sozialistekin Kongresuan egin duen bileran
Pedro Sanchez, diputatu eta senatari sozialistekin Kongresuan egin duen bileran. Argazkia: EFE

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak gaur goizean iragarri duenez, hizkuntza koofizialen erabilera bultzatuko du Europar Batasuneko erakundeetan Espainiak Batasuneko presidentetza duen bitartean.

"Espainiak gaztelaniaz hitz egiten du, baina baita katalanez, euskaraz eta galiziera ere, eta gure betebeharra eta erantzukizuna da hizkuntzak erabiltzeko eta ezagutzeko espazioak bermatzea", azpimarratu du.

Diputatu eta senatari hautatu sozialistekin Espainiako Kongresuan egin duen bileran, Pedro Sanchez PPri zuzendu zaio eta inbestiduraren harira Felipe VI.a erregeari "presiorik ez egiteko" eskatu dio. Halaber, Kongresuak babes gehien lortzen duenak agintzen duela behingoz onartzeko ere galdegin dio.

Bestalde, PPk gainerako alderdiekin zituen "zubi guztiak" hautsi dituela esan du Sanchezek, eta horregatik Voxekin bakarrik ezin duela gehiengorik osatu. Testuinguru horretan, "gobernu aurrerakoia" osatzeko inbestidurara aurkeztuko dela adierazi du.

Halaber, Patxi Lopezek eta Eva Granadosek Kongresuan eta Senatuan, hurrenez hurren, PSOEren bozeramaile gisa errepikatuko dutela adierazi du. Halaber, berretsi du PSOEk Francina Armengol proposatuko duela Kongresuko presidente izateko eta Guillermo Fernandez Vara Senatuko presidenteorde izateko.

Kataluniari buruzko elkarrizketa mahaian adostutakoaren antzekoa

2022ko uztailean Kataluniari buruzko elkarrizketa mahaian lortutako akordioetako baten helburua katalana bultzatzea eta babestea zen. Europako Parlamentuari osoko bilkuran katalana erabiltzeko baimena eskatzeko konpromisoaz gain, "ordezkari politikoek beren lana Estatuko hizkuntza guztietan egiteko duten eskubidea zabaltzea" jasotzen zen. Dokumentu hartan "Senatuaren Araudia" berrikusteaz hitz egiten zen, baina ez zen Kongresua aipatu.

Ordutik ez da urratsik egin Senatuan. Azken hauteskundeen ondoren, independentistek, nazionalistek eta Sumarrek Kongresuan hizkuntza horien erabilera arautzearen alde egin zutenean, Moncloatik adierazi zuten logikoena zela lehendabizi Senatuan hizkuntzen erabilera zabaltzeko aukerak aztertzea.

Zure interesekoa izan daiteke

VITORIA, 06/05/2026.- La capilla ardiente con el féretro del exlehendakari Carlos Garaikoetxea ha quedado abierta a las 10:00 de este miércoles en el interior del Palacio de Ajuria Enea de Vitoria. Los restos mortales de Garaikoetxea, fallecido el lunes a los 87 años, han llegado a la residencia oficial de los presidentes vascos desde Pamplona, su localidad natal. Se espera que pasen por Ajuria Enea representantes políticos e institucionales, así como agentes de todos los ámbitos de la sociedad vasca. En la imagen, los exlehendakaris Iñigo Urkullu (i) y Juan josé ibarretxe (d). EFE/ L. Rico
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Erakunde eta ordezkari politikoek, euskal gizartearekin batera, agur esan diote Carlos Garaikoetxeari Ajuria Enean

Carlos Garaikoetxea lehendakariaren hil-kapera 10:00etan zabaldu dute Ajuria Enea jauregian, eta lau orduz egon da irekita. Juan Jose Ibarretxe, Iñigo Urkullu eta Patxi Lopez lehendakariak bezala, Euskal erakunde eta talde politiko guzti-guztietako ordezkariak gerturatu dira Ajuria Enera, Garaikoetxeak egindako ekarpena aitortzera, baita Euskal Herriko hamaika lekutatik iritsitako herritarrak ere.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X