Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
EITB Focus
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Parte-hartzea % 60,8koa izango da euskal hauteskundeetan, EITB Focusen arabera

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izan baino astebete lehenago egindako aurreikuspenen arabera, parte-hartzea ez da % 61era helduko, eta zalantzatien kopurua % 20koa da.

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izateko astebete falta denean argitaratu du EITBk EITB Focus inkestaren atal berria. Hauteskundeen atarian egon arren, euskal herritarrek ez dute oraindik kanpainarekin bat egin, eta parte-hartzea % 61 ingurukoa izango da, galdeketaren arabera.

Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Araban % 62ko parte-hartzea izango da, Bizkaian % 61ekoa eta Gipuzkoan % 60koa.

Zalantzatien kopurua % 20koa da.

Metodologia

Bizitokia EAEn duten 1.800 pertsona elkarrizketatu dituzte EITB Focus inkesta egiteko (lurralde historiko bakoitzeko 600). Galdeketak apirilaren 5a eta 11 bitartean egin zituzten, telefonoz.

Datu, mikrodatu eta adierazle estatistiko guztiak Gardentasun atariko Open Data atalean izango dira kontsultagai.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X