Sanchezek uztailaren 9an agerraldia egitea proposatu du, baina bazkide gehienek lehenago izatea nahi dute
Bestalde, PPk aste honetan bertan izatea nahi du. Espainiako Gobernuak azaldu duenez, uztailaren 9a da Sanchezek libre duen lehen data, dagoeneko nazioarteko hainbat konpromiso dituelako agendan; zehazki, NATOren goi-bilera ekainaren 24an eta 25ean eta Europako Kontseilua 26an eta 27an.
Pedro Sanchez Juntseko ordezkariekin bildu da gaur. Argazkia: EFE
Talde parlamentario sozialistak Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak uztailaren 9ko osoko bilkuran agerraldia egitea proposatu du Kongresuko Bozeramaileen Batzordean, besteak beste, Koldo auziari buruz hitz egiteko. Hala ere, bazkide parlamentario gehienek lehenago izatea nahi dute. PPk, aldiz, beste bilera bat eskatu du presidentearen agerraldia aste honetan bertan izan dadin.
Parlamentuko iturriek jakitera eman dutenez, Espainiako Gobernuak azaldu du uztailaren 9a dela Sanchezek libre duen lehen data, eta dagoeneko agendan nazioarteko hainbat konpromiso dituela. Agerraldi horretan, presidenteak Koldo auziari buruzko azalpenak emango ditu, baina baita NATOk ekainaren 24an eta 25ean eta Europako Kontseiluak ekainaren 26an eta 27an egindako goi-bilerei buruzkoak ere.
Miguel Tellado PPko bozeramaileak prentsaurrekoan adierazi duenez, bere taldeak aste honetako osoko bilkuraren gai-zerrenda aldatzea proposatu du, Espainiako gobernuburuak agerraldia egin zezan osteguneko saioa amaitu ostean, baina PSOE, EH Bilduren babesarekin, aurka agertu da.
Telladok eskerrak eman dizkie Vox, ERC, Podemos, EAJ eta Juntsi proposamenarekin bat egiteagatik, EH Bilduren jarrera gaitzetsi du eta Sumarren "epelkeria" deitoratu du.
Veronica Barbero Sumarreko bozeramaileak azaldu duenez, Espainiako Gobernuko presidente batek agenda lepo izan dezake, "egun batetik bestera aldaketak egiteko aukerarik ematen ez diona", baina ez luke hiru aste behar "presidenteak berak eskatu duen eta herritarrak zain dauden" agerraldi bat egiteko.
EAJk, bere aldetik, agerraldia "ahalik eta lasterren" egitea nahi du. Jeltzaleek ulertzen dute Sanchezek aste honetan inbestidurako bazkideekin bilera-sorta duela, eta PPk ez duela bere agenda markatu behar, baina ez datoz bat gobernuburuaren azalpen publikoak uztailaren erdialdera ematearekin.
X sare sozialean zabaldutako mezu batean, Gabriel Rufian ERCko bozeramaileak ironiaz esan du Sanchezek ezin duela "berehala" agertu nazioarteko konpromisoengatik, eta Espainiako Gobernuan "nazioarteko agenda hori betetzen jarraitzeko presidente izaten jarraitu behar duela ulertu beharko lukete".
Sanchez Parlamentuaren kontroletik ihes egiten duen "gaizkilea" dela esan du Telladok. Azaldu duenez, Bozeramaileen Batzordearen ezohiko bilera bat eskatu dute, Koldo auziari eta joan den astera arte PSOEko Antolakuntza idazkari izan zen Santos Cerdanen ustezko inplikazioari buruzko osoko bilkura berezi eta monografiko bat behartzen saiatzeko.
Prentsaurrekoan, Patxi Lopez Behe Ganberako bozeramaile sozialistak defendatu du uztailaren 9a dela presidentearen agendan eskuragarri dagoen lehen eguna, datozen asteetan NATOren goi-bilerara, Europako Kontseilura eta ekainaren 30etik uztailaren 3ra Sevillan egingo den Garapenerako Finantziazio Biltzarrera joan behar delako.
Hala ere, Kongresuko gainerako talde parlamentarioek PPk eskatutako ezohiko bozeramaileen batzordean bestelako borondatea adierazten badute, PSOEk haiekin eztabaidatuko duela esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua, Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.
Sozialistak, Parisko Alkatetzari eusteko moduan
Emmanuel Gregoire buru duen ezkerreko koalizioak irabazi du, eta Anna Hidalgoren lekukoa hartzen saiatuko da bigarren itzulian.
Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua Madrilen bilduko dira aireportuen aldebiko kudeaketa negoziatzeko
Ubarretxenak argi utzi du Jaurlaritzak ez duela onartuko Estatuak ostiralean egindako kontra-proposamena, Jaurlaritzak egindako "eskakizun guztiak bertan behera" utzi baititu. Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria, ordea, baikor azaldu da, akordioa lortuko delakoan.
PPk irabazi ditu Gaztela eta Leongo hauteskundeak 33 eserlekurekin, PSOEk 30 lortu ditu, eta Voxek 14
Bestalde, PSOE izan da indar bozkatuena Trebiñuko konderri historikoan, eta Vox izan da bigarrena. Gaztela eta Leonen, oro har, % 65,22ko parte-hartzea izan da hauteskunde hauetan, baina % 48,26koa Trebiñun.
Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeek aldaketak utzi dituzte Lekuinen, Arrosan, Alduden, Donapauleun eta Senperen, besteak beste
Laurent Intxauspek Donibane Garaziko auzapez izaten jarraituko du, Eneko Aldanak Ziburun eta Emmanuel Alzurik Bidarten. 11 herri joango dira bigarren itzulira, Angelun, Senperen eta Getarian lehen itzulitik argitu baita nor izango den hurrengo alkatea.