Politika Orokorreko Osoko Bilkura, greba orokorra Ipar Euskal Herrian eta Frantzian eta Jose Luis Rebordinosi elkarrizketa
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Hauek dira ostegun honetako, 2025eko irailaren 18ko titular nagusiek hartuko dituzten gaiak:
- Politika orokorreko osoko bilkura: Eusko Legebiltzarrak udako "oporren" ostean berriz ekingo dio bere jarduerari ostegun honetan, Politika orokorreko osoko bilkurarekin —Imanol Pradales lehendakariaren lehen Politika orokorreko osoko bilkura izango da duela urtebete pasatxo kargua hartu zuenetik—. Gaurko saioan, lehendakariak eta Legebiltzarreko taldeek urte politikoa markatuko duten gaiak jarriko dituzte mahai gainean. Politika orokorreko osoko bilkura zuzenean jarraitu ahalko da Orainen.
- Greba orokorra Ipar Euskal Herrian eta Frantzian: Zortzi sindikatuk greba-eguna eta mobilizazioak deitu dituzte ostegun honetarako Ipar Euskal Herrian eta Frantziako estatuan. François Bayrou lehen ministro ohiak iragarri zituen 44.000 milioi euroko murrizketen aurka protesta egiteko egin ziren deialdiak eta, orain, Sebastien Lecornu lehen ministro berria 2026ko aurrekontuak prestatzen ari den honetan, eragina izatea da sindikatuen helburu nagusia.
- Elkarrizketa Jose Luis Rebordinosekin: EITBk Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiko zuzendaria elkarrizketatu du, Zinemaldia hasi bezperan —aurten, irailaren 19tik 27ra bitartean egingo da—.
Zure interesekoa izan daiteke
Zaldibarko EH Bilduk babes osoa agertu dio Arantza Baigorri alkate ohiari, eta "inpartzialtasuna" eskatu du
EH Bilduren esanetan, "lurralde antolamenduarekin lotutako auzi honek ez du zabortegiaren amiltzearekin zerikusirik". Horren ustez, "amiltzearekin lotzeko saiakerek desitxuratzea dute helburu eta erabat lekuz kanpo daude".
Andueza "espainolistatzat" jo du Arrizabalagak, Pasaiako portuaren aferagatik EAJk eta PSEk duten sesioan
PSE-EEko idazkari nagusiak joan zen ostiralean adierazi zuenez, "EAJk Pasaiako portua lehiaketako elitetik atera nahi du, hiruzpalau maila azpitik joka dezan".
San Sebastian egunean ETAko bi preso ohiri egindako "ongietorria" salatu du Covitek
Terrorismoaren biktimen elkartearen arabera, 2022tik izan den lehen ongietorri publikoa da.
Sanchezek nabarmendu du "pentsioak bai ala bai igoko" direla, "PPren babesarekin edo babesik gabe"
Exekutiboak gaur arratsaldean ekingo die berriro talde parlamentarioekin elkarrizketei, Kongresuak 'omnibus dekretua' bertan behera utzi eta egun batzuetara.
GKSk milaka gazte mobilizatu ditu Bilbon eta Iruñean, "faxismoaren aurka"
"Faxismoaren eta estatuen autoritarismoaren aurka" lelopean manifestazio jendetsuak egin dira bi hiriburuetan. Dozenaka bandera gorri eraman dituzte bertaratuek eta faxismoaren zein inperialismoaren kontrako oihuak bota dituzte.
EAJk liskarretik at dagoen euskal politika defendatu du, Anduezak Pasaiako Portuari buruz egindako adierazpenen ostean
Datozen hauteskundeen atarian PSE-EE urduri egon daitekeela uste du Joseba Diez Antxustegik, EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak, eta azpimarratu du jeltzaleek ez dutela liskar politikotik sustatuko euskal politikan.
EAJk eta EH Bilduk ikuspuntu kontrajarriak dituzte iraungitako txertoen inguruan
Zer gertatu den eta zer egin behar den argitu ostean kaltetuekin hitz egin dutela esan du Joseba Diez Antxustegik, Eusko Legebiltzarreko EAJren bozeramaileak. EH Bilduk horren berri jakitera eman izan ez balu, paziente horiek berriro txertatuko ote lituzketen galdetu du Arkaitz Rodriguez EH Bilduko legebiltzarkideak.
Zaldibar Argitu plataformak auziaren mamia ikertzeko eskatu eta hortik "desbideratzeko ahaleginak" salatu ditu
Arantza Baigorri EH Bilduren Zaldibarko alkate ohia ikerketapean dagoela jakin ostean, oharra atera du herritarren plataformak. Horren ustez, alkate izandakoak edo horren alderdiak azalpenak eman beharko dituzte, baina lehentasuna da luizia eta bi langileren heriotza eragin zuten faktoreak ikertzea.
Andueza: "EAJk Pasaiako portua elitetik atera eta mailaz jaitsi nahi du"
PSE-EEko idazkari nagusiak uste du portuen eta aireportuen titulartasuna Estatuarena dela, baita Gizarte Segurantza ere. Anduezak azpimarratu du "eragin negatiboa" izango lukeela Pasaiako portuak interes orokorreko portutzat izateari uzteak.
EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak
Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez, bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.