Albiste izango dira: Juntsek PSOErekin hautsi du, Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu proiektua eta GOIDIak urtebete
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko urriaren 28an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Juntsek PSOErekin hautsi du: Pedro Sanchez presidentea buru duen Espainiako Gobernuaren etorkizuna kolokan egon daiteke, Juntseko zuzendaritzak koalizio gobernua babesteari uztea erabaki ondoren. Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohi eta Juntseko buruak PSOE egin du Pedro Sanchezen inbestidura ahalbidetu zuen akordioaren hausturaren erantzule, eta bere alderdia "oposizioan" kokatuko dela iragarri du.
- Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu proiektua: Eusko Jaurlaritzak 2026ko aurrekontu proiektua onartuko du gaurko gobernu bileran. Maria Ubarretxena bozeramaileak aurreratu duenez, etxebizitzak "arreta berezia" izango du, baita "jendeari interesatzen zaizkion beste gai batzuk ere", hala nola segurtasuna edo "zerbitzu publikoak hobetzen eta egonkortzen jarraitzea". Hori dela eta, "inbertsio handiak" izango dira Osasun eta Hezkuntza sailetan.
- GOIDIak urtebete: Urriaren 29an urtebete da Valentziako Erkidegoan 229 hildako utzi zituen goialdeko borraskatik. Nahiz eta zorigaiztoko urriaren 29ko lehen orduan iragarpen meteorologikoak euriteen berri eman zuten, protokoloek huts egin zuten eta tragediaren neurriak aurreikuspen guztiak gainditu zituen.
Zure interesekoa izan daiteke
Gure Eskuk "gehiengoaren borondatea ikuspegi alderdikoien gainetik jartzea" eskatu du eta erabakitzeko eskubidea aldarrikatu du
Erabakitzeko eskubidearen aldeko plataformak Bazkideen Batzarra egin du Gasteizen. "Eragile politiko eta sozialek ardura eta anbizioz jokatu behar dute une historiko honetan burujabetza osoaren bidean urrats sendoak egiteko", adierazi dute.
CAFen kontrako protesta batek Bilboko tranbia geldiarazi du eta Ertzaintzak pertsona bat atxilotu du
Atxilotuak identifikatzeari uko egin dio, Segurtasun Sailaren arabera. Atxilotzeko unean liskarra sortu da, eta Ertzaintzaren lau agente zauritu dira. Protestaren deitzaileek jakinarazi dutenez, hainbat pertsona zauritu dira, jasotako kolpeen ondorioz.
Bilboko tranbiaren zerbitzua eten dute CAFek Israelekin dituen kontratuak etetea eskatzeko
"Boikot Israel. Palestina askatu" lelopean, dozenaka pertsona tranbiaren errailetan etzan dira, bidea oztopatzeko. Ertzaintzak pertsona bat atxilotu du, eta hainbat pertsona zauritu dira, kolpeak hartuta.
EAJ eta PSOE "bereizezinak" direla uste du PPk: "Interes pribatuen mesederako koalizioa da"
Euskadiko PPk Gabonetako bazkaria egin du gaur Gasteizen, eta Miguel Telladok eta Javier De Andres EAEko PPko presidenteak EAJri zuzendu dizkiote kritikak.
Andueza: "Aurrekontu akordioak lortzea Euskadiren alde jokatzea da, horren alde lan egitea"
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiaren arabera, Eusko Legebiltzarrean eta beste erakundeetan sozialisten babesarekin onartu diren edo onartuko diren aurrekontuek argi erakusten dute sozialistak, beste batzuek ez bezala, ez daudela denbora galtzen.
Leire Diez eta Antxon Alonso aske utzi ditu epaileak, kautelazko neurriekin
Aurretik, Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak Leire Diez PSOEko militante ohia, Vicente Fernandez Estatuko Industria Partaidetzarako Sozietateko (SEPI) presidente ohia eta Antxon Alonso enpresaburu gipuzkoarra kautelazko neurriekin aske uzteko eskatu dio epaileari.
Estebanek, Sanchezi: “Eskandaluen jarioa geldiarazi edo hauteskundeak deitu”
EAJren IX. Batzar Nagusiaren amaieran hitza hartu du EBBko presidenteak. Buruzagi jeltzalearen ustez, hauteskundeak deitu “beste aukerarik ez du” Espainiako Gobernuko presidenteak. “Hilabete batzuk iraun ditzake, baina ez urtebete eta erdi: ez da serioa”, erantsi du.
Podemos Euskadik esan du lortzen dituen akordioak gehiengoaren eskubideak bermatzeko direla
Richar Vaquero koordinatzaileak Arabako aurrekontuen inguruan irekitako negoziazioak aipatu ditu; izan ere, Aldundia eta Elkarrekin Podemos-IU akordio bat lortzear daude. "Irmotasun berarekin negoziatzen jarraituko dugu", azpimarratu du.
EAJk datozen lau urteetarako estatutuak onartu ditu militantziaren parte hartzea “sendotu eta aktibatzeko”
Jeltzaleek bilera egin dute gaur Gasteizen EAJren Aberri Estatutu berriak onesteko. Parte hartzea sustatzeko hainbat neurri berri txertatu dituzte, hala nola gai jakinen inguruan alderdikideen iritzia biltzeko kontsultak egitea eta "EAJren jarraitzaile" figura sortzea. Era berean, euskararen eta berdintasunaren defentsa egiteko protokolo eta jarraibideak zehaztu dituzte.
Leire Diez, SEPIko presidente ohia eta Antxon Alonso galdekatuko ditu epaileak
Antonio Piña Auzitegi Nazionaleko epaileak Leire Diez militante sozialista ohia, Vicente Fernandez SEPIko presidente ohia eta Antxon Alonso galdekatuko ditu larunbat honetan.