Pradalesen hitzetan, Europako Batzordeak trenbide-korridorea bultzatzeko "konpromiso irmoa" du, eta adierazi du Estatuei presioa egiteko unea dela
Lehendakariak Akitania Berrira egindako bi eguneko bidaiari amaiera eman dio gaur, eskualde horretako Alain Rousset presidentearekin batera Bordelen egindako prentsaurreko batekin, astelehenean Europako Batzordeko garraio arloko arduradunarekin bildu ondoren.
Imanol Pradales lehendakariak Bordelen izan da. Haren iritziz, Frantziako eta Espainiako Estatuei presioa egiteko unea da, bi lurraldeen arteko abiadura handiko trenbide-konexioa lortzeko, Euskadi zeharkatuta.
Lehendakariak Akitania Berrira egindako bi eguneko bidaiari amaiera eman dio gaur, eskualde horretako Alain Rousset presidentearekin batera prentsaurrekoa eginda, Bordelen, astelehenean Europako Batzordeko garraio arloko arduradunarekin bildu ondoren.
Estatuen arteko mugaren bi aldeetan abiadura handiko sareak duen egoeraren berri eman dute prentsaurrekoan, bi presidenteek François Bausch Europa Barneko Garraio Sareko (RTE-T) Korridore Atlantikoaren Europako koordinatzailearekin bildu ondoren, zeinak abiadura handiko sareari bultzada emateko konpromiso sendoak hartu zituen.
Bi agintariek azaldu dutenez, bilera horretan Frantzia eta Espainiaren arteko lotura izan zuten ardatz, Paris-Euskadi-Madril-Lisboa lotura osatzeko beharrezkoa da eta. Europako Batzordeak bultzatu nahi du lotura, eta Frantziak, oraingoz, ez du pauso garbirik eman.
Lehendakariak azpimarratu du AHTaren konexioaren aldeko apustua garrantzitsua dela, Europak, "ziurgabetasun global handiko" testuinguru batean murgilduta eta inguratuta dagoen heinean, "une erabakigarria" bizi baitu.
Gogorarazi duenez, Europa autonomia estrategikoaren alde egiten ari den apustuan trenbide lotura hori "erabakigarria" da, bai herritarren mugikortasunerako, bai merkantziak garraiatzeko eta lehiakortasunerako, eta baita elikaduraren, industriaren, energiaren, teknologiaren zein arlo militarraren segurtasunerako ere.
Euskadiren eraldaketa industrial eta ekonomikorako korridoreak duen garrantzia azpimarratzearekin batera, Europa berrindustrializatzeko ere funtsezkoa dela azpimarratu dau, Paristik hasi eta hainbat industria- eta ekonomia-nodo elkarrekin lotuko lutzkelako, Lisboara, Tolosa, Bordele, Euskadi eta Madril, besteak beste.
Europako Batzordearekin "guztiz" bat datorrela nabarmendu du Pradalesek, eta haren babesarekin Frantziari eta Espainiari presioa egiten jarraituko dutela ziurtatu du, "egin beharrekoa egin dezaten. Europak ezin du itxaron, eta, ardatz atlantikoak, ere ez".
Europako koordinatzailearen konpromisoak
Asteleheneko bileran hiru konpromiso hartu zituen François Bausch koordinatzaileak: Batetik, datorren astean Frantziako ministroarekin bilduko dela hitz eman zuen, euren arteko bileratik ateratako ondorioen berri emateko hari.
Gainera, udaberrian Apostolo Tzitzikostas Europako Turismo eta Garraio Jasangarriaren komisarioa, Frantziako eta Espainiako ministroak, Rousset eta lehendakariak goi-bilera bat egingo dute.
Azkenik, irailean lan-jardunaldi bat egingo da Bilbon, Europar Batasuneko lotura eta mugikortasuna ardatz duten proiektu estrategikoak bultzatzeko aktibatuko diren HSR funts indartuak aurkezteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Lehendakariak "ahots bakarrarekin" aritzeko eskatu dio Europari Ekialde Hurbileko gerraren aurrean
Lehendakariak Bruselara hasi duen 48 orduko bidaiaren hasieran egin ditu adierazpenok. Estrategia politikoei eta ekonomiari buruzko hainbat bileretan parte hartuko du eta Bart De Wever Belgikako lehen ministroarekin bilduko da.
Milaka pertsonak gogoratu dituzte 1976ko martxoaren 3an Gasteizen hildako langileak
Ekitaldi batean, "Estatu krimenaren zigorgabetasunaren aurka lan egiten" jarraituko dutela azpimarratu dute.
Alderdi guztiek, Voxek izan ezik, martxoaren 3ko biktimak omendu dituzte
EAJk dokumentu ofizialak osorik desklasifikatu ditzaten eskatu du. Arnaldo Otegik salatu du "Estatu-operazio” bat izan zela.
Franky tabernaren aholkulari fiskalak aitortu du Accionari faktura faltsuak egin zizkiola Koldoren alde
Miguel Moreno Purroyk agerraldia egin du astearte honetan Nafarroako Parlamentuan, herri-lanen lizitazioari buruz egiten ari diren ikerketa batzordean. 2016 eta 2018 urteen artean Koldo Garciari laguntzeko jardun zuela adierazi du, eta "oker" aritu zela aitortu arren, ukatu egin du ezein "ustelkeria sareren parte" izatea.
Espainiako Gobernuak gaitzetsi egin du martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak izandako "neurriz kanpoko jokabidea"
Aitor Esteban EAJko EBBren presidenteak akordioaren aurrean "etsita" dagoela adierazi du, eta Espainiako Gobernuari eskatu dio aitor dezala "Estatuak izan zuen papera". Javier Hurtado Arabako PSE-EEren idazkari nagusiak, berriz, babestu egin du Espainiako Gobernuak "memoria demokratikoarekin" duen konpromisoa.
Maider Etxebarria: "Martxoaren 3an zauri bat ireki zen Gasteizen"
Maider Etxebarria Gasteizko alkateak "Polizia Armatu frankistaren neurriz kanpoko jarduna" gaitzetsi du. Franco hil arren, frankismoa bizirik zegoela adierazi du Etxeberriak. "Zoritxarrez, Gasteizen bere aurpegirik gaiztoena erakutsi zuen", gaineratu du.
Gobernuek martxoaren 3a “alfonbrapean” ezkutatu izana salatu du Pradalesek, eta dokumentuak desklasifikatzeko eskatu du
Lehendakariak “egia, justizia, aitortza eta biktimen erreparazioa” eskatu ditu 1976ko martxoaren 3ko sarraskitik 50 urte bete direnean. “Memoria oso eta inklusiboa behar dugu, horrela baino ezingo baita oraindik zabalik den zauria itxi. Biktimekiko Eusko Jaurlaritzaren eta neure konpromisoa erabatekoa da”, azpimarratu du.
Albiste izango dira: Martxoaren 3ko sarraskiak 50 urte, Gatazka Ekialde Hurbilean eta Makina-Erramintaren Azoka
Gaur Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honela azaldu zuen "The New York Times" egunkariak martxoaren 3ko sarraskia
Lau hamarkada lehenago Gernikako bonbardaketarekin egin bezala, The New York Times egunkariak mundu zabalean hedatu zuen Gasteizen izandako sarraskia, Henry Ginigerrek idatzitako kronika baten bidez.
Gasteiz aldatu zuen eguna: indarkeriaz eta zapalkuntzaz betetako 12 ordu
Erregimenak modu bortitzean zapaldu zituen langile mugimenduaren protestak, eta errepresio latza utzi zuen. Gasteiz aldatu zuten 12 orduen kronologia, hemen.