Albiste izango da
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gaur albiste izango dira transferentzien bilera, medikuen grebaren bigarren eguna eta laborarien protestak mugan

Gaur 2026ko urtarrilak 15 erabakiko du Jaurlaritzak Transferentziako Batzorde Mistoaren biharko bilerara joateko baldintzak betetzen ote diren; Osakidetzako medikuek bigarren greba eguna izango dute, atzokoaren ondotik, estatutu propioa eskatzeko; eta Hego Euskal Herriko nekazari eta abeltzainek traktore-martxa egingo dute Biriatu aldera. 

Gernikako Estatutuan eskualdatzeke dauden transferentziak

Gernikako Estatutua.

Gaur, 2026ko urtarrilak 15 albiste izango dira EITBren hedabideetan honako gaiak: 

Transferentzien bilera: Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean oraindik eskualdatzeko dauden transferentziak adosteko ostiralean da biltzekoa Transferentzien Batzorde Mistoa. Aurreko bilera bertan behera gelditu zen, Jaurlaritzaren arabera ez zirelako baldintzak betetzen; Espainiako Gobernuak ustez lotuta zeuden kontuekiko "azken orduko beldurrak" agertu zituela adierazi zuen Jaurlaritzak. Pradalesek eta Ubarretxenak gaur goizean erabakiko dute ea oraingoan betetzen ote diren biharko bilerara joateko baldintzak. EITBk jakin ahal izan duenez, "akordio batera iristeko etengabeko harremanak" izaten ari dira, eta "aurrerapausoak" eman dira.

Medikuen grebaren bigarren eguna: Atzo egin gisan, gaur ere grebara deituak daude Osakidetzako medikuak estatutu propioa eskatzeko. 9.000 bat profesional daude deituta lanuztea egitera. Osasun Ministerioak medikuentzako propio sortutako estatutu markoa onartu arte protestan jarraitzeko asmoa agertu dute, greba mugagabearen aukera baztertu gabe. Espainiako Osasun Ministerioak onartu nahi duen Esparru Estatutu berriaren zirriborroaren aurkako mobilizazioak egiten ari dira abendutik. 

Laborarien protestak mugan: laborariek protestekin jarraituko dute gaur ere. Lehen Iparraldeko laborariek egindakoari jarraituz, Hego Euskal Herriko abeltzain eta nekazariek traktore-martxa egingo dute gaur eguerdian Biriatuko ordainlekuan, Europar Batasunaren eta Mercosurren arteko merkataritza-akordioa salatzeko. EHNE, ENBA eta UAGN sindikatuek dietu dituzte mobilizazioak. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X