Ameriketako Estatu Batuak
2025/03/28 - 20:26
Groenlandiako base militar estatubatuarra bisitatu dute JD Vance AEBko presidenteordeak eta emazteak
Bisita hori besterik ez du egin azkenean, uhartean ez baitira ongietorriak izan. Lehen aldiz bisitatu du presidenteorde estatubatuar batek Groenlandia.
2025/03/28 - 11:40
Putinek proposatu du Zelenski kargutik kentzea eta Ukrainan "behin-behineko" gobernua osatzea
Errusiako presidenteak Ukrainan NBEk eta AEBk babestutako "behin-behineko" gobernua eratzea defendatu du, hauteskundeak deitu eta gobernu berria osatu ondotik bakea lortzeko negoziazioak abiatu ahal izateko.
2025/03/27 - 23:37
Ruttek dio Espainiak gastu militarra BPGren % 2ra igoko duela uda honetan
Espainiako Gobernuko iturriek azaldu dutenez, Espainia "lanean ari da % 2ko konpromisora lehenbailehen iristeko". "Baina -zehaztu dute- ez dugu konpromiso zehatzik hartu. Oraindik horretan gaude. Zerbait dagoenean, iritzi publikoari helaraziko diogu".
2025/03/27 - 19:36
Etxe Zuriak onartu du "akatsa" egin zuela Yemenen aurkako erasoaren inguruko txatarekin
Karoline Leavitt Etxe Zuriko bozeramaileak ez du ikerketaren xehetasun berririk eman, baina Etxe Zuria "egoera honetan guztiz gardena" izan dela eta hala izaten jarraituko duela defendatu du.
2025/03/27 - 09:28
Trumpek iragarri du % 25eko muga-zerga ezarriko diela AEBtik kanpo ekoitzitako autoei
AEBko presidenteak azaldu duenez, kamioi arinei ere eragingo die neurriak, eta datozen bi urteetan 600.000 milioi eta bilioi bat dolar artean biltzea espero du. Apirilaren 2an sartuko da indarrean, eta Mexiko, Japonia, Kanada eta Alemania izango dira herrialde kaltetuenak.
2025/03/27 - 09:01
Albiste izango dira: Saretzen txostena mugikortasunari buruz, Trumpen muga zergak eta Parisko goi-bilera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/03/26 - 17:38
'The Atlantic' aldizkariak AEBk Yemenen egindako erasoei buruzko txataren edukia osorik argitaratu du
Aldizkariak azaltzen duenez, Jeffrey Goldbergek, Signal txatean akats baten ondorioz sartutako kazetariak, operazioaren ordutegiak, armak eta helburuak ezagutu zituen erasoak abiatu baino bi ordu lehenago.
2025/03/25 - 18:55
Moskuk eta Kievek Itsaso Beltzean "nabigazio segurua" lortzeko pausoak ematea adostu dute, AEBren arabera
Ukraina eta Errusia ados daude Itsaso Beltzean "nabigazio segurua" lortzeko urratsak emateari dagokionez, eta "indarraren erabilera amaitzearen" aldekoak dira, iragarri du Washingtonek Saudi Arabian bi aldeekin izandako azken elkarrizketen laburpenean.
2025/03/25 - 10:56
Etxe Zuriak "The Atlantic"eko kazetari bat txat batean sartu eta Yemengo gerra-planak filtratu dizkio
Jeffrey Goldberg "The Atlantic" egunkariko editore buruak jakinarazi duenez, ustekabean, martxoaren 13an, Signal aplikazio enkriptatuko txat batean sartu zuten. Gobernuko goi-kargudunek xehetasun operatiboak partekatu zituzten bertan, huthien aurkako estrategia militarrari eta helburuei buruz.
2025/03/25 - 09:36
Albiste izango dira: Hezkuntzako greba, Andoni Ortuzarren azken elkarrizketa eta AEB - Errusia bilera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/03/24 - 22:42
Errusiak eta AEBk asteartean emango dituzte 12 orduko bileraren xehetasunak
Riaden, Saudi Arabiako hiriburuan, bildu dira bi ordezkaritzak Errusiaren eta Ukrainaren arteko su-etena lortzea helburu hartuta. Errusiako ordezkariak itxaropentsu agertu dira egunean zehar egin dituzten atsedenaldietan.
2025/03/24 - 09:23
Estatu Batuetatik deportatutako 199 migratzaile Venezuelara iritsi dira
Conviasa estatu-airelinearen hegazkina "199 herrikiderekin dator, 199 kide venezuelar aberrira itzuli dira", adierazi du Diosdado Cabello Venezuelako Barne ministroak.
2025/03/24 - 09:02
Albiste izango dira: Hezkuntzako negoziazioak, abisu horia euriagatik eta Ukrainako bake elkarrizketak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/03/23 - 14:20
Bizpalau oilo etxean sei hilabeterako, 500 dolarren truke
2022ko amaieraz geroztik, arrautzen prezioak gora egin du etengabe AEBn. Egun, dozena bat, batez beste, 8 dolarrean dago salgai. Hegazti horien alokairua eskaintzen duten Rent the Chicken bezalako enpresek bezero kopuruaren gorakada sumatu dute.
2025/03/22 - 12:29
Trumpen Administrazioak behin-behineko baimena kenduko die milioi erdi migratzaileri
Martxoaren 25ean jakinaraziko diete neurria Kubatik, Nikaraguatik, Haititik eta Venezuelatik AEBra hegazkinez joateko baimena jaso zuten 532.000 herritarri.
2025/03/21 - 20:15
Trumpek "terroristatzat" jo ditu Teslaren aurkako erasoak egiten dituztenak
"Agian El Salvadorko espetxeetara" eramango dituztela esan du AEBko presidenteak. Aste honetan, erasoak izan dira Teslaren kontzesionarioetan, Las Vegasen eta Kansas Cityn. Bestalde, Vancouverko Auto Erakustazokak Tesla ekitalditik kanpo utzi du, segurtasun arrazoiengatik.
2025/03/20 - 21:04
EBk muga-zergen aurkako neurrien aplikazioa atzeratu du AEBekin negoziatzeko
Horrela, Europako Batzordeak lehenengo neurrien aplikazioa apirilaren erdialdera arte atzeratzea erabaki du. Bestalde, EBZk ohartarazi du muga-zergek eta horien aurkako errepresaliek hazkundea murriztu eta inflazioa igo dezaketela.
2025/03/19 - 21:14
Erreserba Federalak interes-tasak mantendu ditu bigarren aldiz, eta ziurgabetasuna areagotu dela ohartarazi du
Era berean, aurreikusitako hazkundea % 2,1etik % 1,7ra jaitsi du 2025ean, Donald Trumpen gerra komertziala dela-eta.
2025/03/19 - 13:20
Zelenskirekin hitz egin ostean, Ukrainari buruzko elkarrizketak "bide onetik" doazela esan du Trumpek
"Zelenski presidentearekin telefonoz elkarrizketa bikaina izan berri dut", idatzi du AEBko agintariak bere sare sozialean. Ukrainako presidenteak urte honetarako "bake iraunkorra" lortzea espero duela adierazi du deiaren ondotik.
2025/03/18 - 19:35
Trump eta Putin telefonoz mintzatu dira eta adostu dute su-etena azpiegituretan abiatzea
Kremlinek iragarri duenez, asteazken honetan Ukrainarekin 350 gerrako preso trukatu egingo dituzte. Hala ere, Putinek eskatu du Ukrainari atzerriko laguntza militarra eta inteligentzia informazioa erabat etetea.