Araba
2025/03/29 - 13:33
Kalitatezko hezkuntza publikoaren aldeko elkarretaratzea, apirilaren 2an, Gasteizen, gurasoek deituta
"Ardura gurea ere badelako… Familiak ere kalitatezko hezkuntzaren alde!" izango da protestaren leloa. Irakasleen grebaren azken egunean izango da protesta ekitaldia.
2025/03/28 - 08:41
Tenperaturak behera eta zaparradak asteburuan, eta igande lehorragoa
Gaur iluntzean frontea sartuko da, larunbat eguerdira arte euria egingo du eta tenperaturek behera egingo dute. Iganderako, euri kontuak ia amaituko dira, lainotza desagertuz joango da eta tenperaturak igoko dira.
2025/03/28 - 06:00
Pinu-beldarrak goizago ekin dio aurtengo prozesioari, eta txakurren jabeak erne dira
Soinean dituzten 500.000 ile pozoitsuak arriskutsuak izan daitezke gizakientzat, baina, batik bat, maskotentzat. Zer egin gure txakurrek intsektu horien larruazala ukitzen badute, edo, okerrago, ahora sartzen badute?
2025/03/28 - 06:00
''Oso eraginkorrak dira prozesionariak harrapatzeko tranpak; pinu-beldarren % 90 harrapatzen dituzte''
Martxoan jarri ohi dituzte Orion pinu-beldarrak harrapatzeko tranpak, baina tenperatura altuak direla medio, aurten otsailean ipini dituzte, lehenago iritsi baitira. Lander Orzaiz Orioko Udaleko lorazainak tranpa horien erabileraz eta eraginkortasunaz hitz egin digu.
2025/03/27 - 12:46
2025eko lehen eguzki eklipse partziala: Larunbatean izango da, eta Euskal Herritik ikusiko da
Eguzki eklipse partzialak ia lau ordu iraungo du (213 minutu), Ozeano Atlantikoan hasi (Maroko eta Mauritania) eta Artikoan eta Siberia iparraldean (Errusia) amaituko da. Ondoen 11:46an ikusiko da.
2025/03/27 - 10:28
Euria eta tenperatura baxuagoak asteburua hasteko, giroak lehorrera joko du igandetik aurrera
Ostiral iluntzean frontea sartuko da eta larunbat eguerdira arte euria egingo du, eta horrek tenperaturarek behera egingo dute. Iganderako euri kontuak ia amaituko dira, lainotza desagertuz joango da eta tenperaturak igoko dira.
2025/03/27 - 09:01
Albiste izango dira: Saretzen txostena mugikortasunari buruz, Trumpen muga zergak eta Parisko goi-bilera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/03/27 - 07:00
Ander Gortazar, arkitektoa: ''Intermodalitatea da garraio publikoaren eraldaketaren gakoetako bat''
Etorkizun hurbilean mugikortasuna izango da gizartearen erronka nagusietako bat. Ander Gortazar arkitekto eta EHUko irakaslearen esanetan, garraio publikoak izan beharko du ardatza, ez baitaukagu leku fisikorik auto bana izateko.
2025/03/27 - 07:00
Nola mugitzen gara EAEko hiriburuen artean?
Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburuen artean egunean 42.000 joan-etorri egiten dira, astelehenetik ostiralera. Horien erdiak, Bilbo-Donostia artean mugitzen den jendeak egindakoak.
2025/03/26 - 20:47
Uribarri Ganboa urtegiko ateak zabaldu dituzte, apur bat hustu dadin
Urtegiaren maila ia % 90ean dago. Halakoetan, ohikoa da ateak zabaltzea Zadorra ibaiak har ditzan ur horiek. Hala ere, ez dago ibaiak gainezka egiteko arriskurik.
2025/03/26 - 17:13
GI-627 errepidea moztuta dago Leintz Gatzagan, luizi baten ondorioz
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 07:40 aldera izan da luizia GI-627 errepidean. Hasieran batean, Gasteizko noranzkoan itxi dute bidea, baina lur-jausi gehiago izateko arriskua zegoela eta, bietarakoa ixtea erabaki dute. GI-3310 bidea erabiltzea gomendu dute.
2025/03/26 - 11:36
''Oso zaila da auto elektriko batek su hartzea, baina, hartuz gero, zailagoa da itzaltzea''
Zumarragan auto hibrido batek etxe baten kontra jo eta erabat kiskali zen istripuan hildako bat izan zen. Horren ondorioz, ibilgailu horien segurtasunari buruzko eztabaida piztu da beste behin. Gero eta auto elektriko gehiago daude, baina horiek su hartuz gero itzaltzeko modua aldatu egin da.
2025/03/26 - 09:18
Espejoko aztarnategiko zeramikazko bi piezatan faltsifikazioak egin omen dituzte, eta horren zantzuak daude
Bi inskripzioetan "Neron" eta "Cesar" hitzak zeuden, eta aztertzen hasi ziren bi arkeologori atentzioa eman zieten. Dirudienez, garai hartan latina erabiliko zuen inork ez zuen "Neron" eta "Cesar" idatziko, "Nero" eta "Caesar" baizik.
2025/03/25 - 20:40
Guardian lantegiko beharginek "itxaropena galdu dute", eta daude 10-15 egunen buruan kaleratuko dituztela
Aitor Peral, Josemi Luengos eta Gabriel Ainz langileen batzordeko kideek agerraldia egin dute gaur Eusko Legebiltzarrean, euren egoera azaltzeko.
2025/03/25 - 18:03
Arabako Espejoko aztarnategiko zeramikazko bi pieza manipulatu omen dituzte, eta horren zantzuak daude
"Neron" eta "Cesar" hitzak dakartzaten bi pieza dira, eta agerikoa omen da manipulatuta daudela. Materiala Eliseo Gil arkeologoaren Lurmen enpresaren instalazioetan zegoen. Gili 2020an bi urteko kartzela zigorra ezarri zioten, dokumentuak faltsutzeagatik.
2025/03/25 - 15:01
Ramiro Gonzalezek azpimarratu du EAJk ''irizpide tekniko objektiboekin'' aztertuko duela AHTaren lotura
Arabako ahaldun nagusiak ez ditu baloratu nahi izan joan den astean Eneko Goia Donostiako alkateak egindako adierazpenak.
2025/03/25 - 11:32
Emantzipa laguntzak jasotzeko gehieneko diru-sarrera kopurua igo du Eusko Jaurlaritzak
Laguntza jasotzeko eskaerak aurkezteko epea apirilaren 1ean irekiko da. Baldintzak betetzen dituzten 25 eta 29 urte arteko gazteek hilean 300 euroko laguntza jasoko dute, bi urtez, alokairua ordaintzeko edo etxea erosteko.
2025/03/24 - 13:41
Garamendik onartu du ez zaiola EAEko zerga-berrikuspenaren "errelatoa" gustatzen, edukia ezagutu ez arren
Halaber, enpresek dirua irabaztea ona dela nabarmendu du CEOE patronalaren presidenteak.
2025/03/24 - 09:02
Albiste izango dira: Hezkuntzako negoziazioak, abisu horia euriagatik eta Ukrainako bake elkarrizketak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/03/23 - 19:26
Iñigo Etxezarreta (ETS): ''Opor batzuk hartu, eta gero kantu berriak konposatzen hasteko gogoa daukat''
BECeko azken kontzertuaren biharamunean, ETBrekin bildu da Iñigo Etxezarreta ETSko abeslaria, 20. urteurrenak utzi dizkion sentsazioei buruz hitz egiteko eta etorkizuna nola ikusten duen azaltzeko. Beharrezkoa du atseden pixkat bat, baina ondoren erronka berriei ekiteko gogotsu dago.