Bilbo
Genozidoaren amaiera eta ofizialtasuna eskatu dituzte milaka lagunek Euskal Selekzioa-Palestina partidaren aurretik
Milaka lagun bildu ditu Gernika-Palestina, Gure Esku eta Gu ere bai! elkarteek deitutako manifestazioak Bilbon, baita handik ordubetera Palestinarekin Elkartasuna taldeak deitutakoak ere.
Israelgo erasoetan hildako kirolari palestinarrak omendu dituzte Arriagan
Palestinarekin Elkartasuna elkarteak Bilboko erdigunean antolatu du omenaldia, goizeko lehen orduan, eta ehunka lagun bildu dira Palestinako herriari babesa eta elkartasuna adierazteko.
Giro bikaina Bilbon, Euskal Selekzioaren eta Palestinaren arteko partidaren atarian
Euskal Selekzioak Palestinaren aurka jokatuko du gaur, Bilbon. Zazpikaleetan, giro bikaina izan da goizean goiz, aldarriak eta elkartasuna protagonista.
Aldarrikapena eta elkartasuna izango dira nagusi Euskal Selekzioaren eta Palestinaren arteko partidaren atarian
Mobilizazioak antolatu dituzte, partida zuzenean ikusteko sarrera guztiak saldu dira, eta lasaitasuna eta errespetua eskatu dituzte.
Accionaren Bilboko egoitza eta Donostiako Noran eta Erkolan kooperatibak miatu ditu Guardia Zibilak Koldo auziarekin lotuta
Bizkaiko hiriburuko Accionaren egoitzara ez ezik, Madrilgora eta Sevillakora ere sartu dira agenteak, epaileak hala aginduta. Egoitzak miatu dituzte, baina ez dute inor atxilotu. Bilboko egoitzatik lau motxila atera ditu Guardia Zibilak.
Noiz piztuko dituzte Gabonetako argiak Hego Euskal Herriko hiriburuetan?
Bilbo, Iruñea, Donostia eta Gasteiz apaingarriz josita daude jada, eta hiriburu batzuek Gabonetarako egitaraua iragarri dute dagoeneko.
Metro Bilbaok bidaia "magikoa" eskainiko du 'Gabonetako Trenean' Olentzero eta Mari Domingirekin batera
Abenduaren 22an egingo duten bidaia berezia 12 urtez azpiko umeentzat dago zuzenduta. Izena emateko epea azaroaren 17tik 23ra egongo da zabalik.
Alerta mezua entzun dute gaur arabarrek mugikorrean
Es Alert sistemak modu eraginkorrean funtzionatzen duen egiaztatzeko simulakroa izan da. Alerta-soinuarekin batera, mezu lasaigarri bat bidali da, ez dela benetako arrisku-egoera adierazteko. Es Alert sistema Balmasedan eta Bilboko auzo batzuetan ere probatu da.
Palestinako jokalariak "hunkituta eta eskertuta" daude jasotzen ari diren babesarekin
Palestinako selekzioko jokalariak San Mameseko berdegunera salto egiteko irrikan daude Euskal Selekzioaren aurka jokatzeko. "Ezin dut imajinatu 50.000 pertsona baino gehiago ikustea estadioan Palestinako banderekin", adierazi du Feras Abu Radwan Palestinako selekzioko talde teknikoko kideak.
Zupiria: "Larunbatekoa nahi nuke izatea festa eguna, aldarrikapen eguna, elkartasun eguna, eta ez istilu eguna"
Ostegun goizean Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak ohartarazi du larunbaterako komunikatu gabeko mobilizazio bat deituta dagoela, Euskal Herriko klubetako zaleek eta Palestinarekin Elkartasunak deitutakoari erreferentzia eginez. Hala ere, arratsaldean argitu dute mobilizazio hori komunikatuta eta baimenduta dagoela asteazken arratsaldetik.
Bilboko Martzana kaiko ostalariek ez dituzte terrazak kendu, nahiz eta Kosta Zuzendaritzaren araua indarrean dagoen
Inguruko bizilagunekin gatazka luzea izan ondoren hartu dute neurria. Ostalaritzak sortutako zarata murriztea eskatzen dute bizilagunek, baina, oraingoz, kaiko lokalek martxan jarraitzen dute, terrazak irekita.
Errenteriako hiru agustindarren azken agurra
Hamarkada luzez bizileku izan duten etxetik alde egiteko unea iritsi zaie Errenteriako Agustina monasterioko 3 ahizpei. Gaur etxe-aldatze lanetan ikusi ditugu, Bilboko Santa Monika monasteriora mugituko dira euren fedearekin jarrai dezaten, eta beharrezkoa duten zaintza egokia izan dezaten.
Aldarrikapen eta elkartasun eguna larunbatean Bilbon, Euskal Selekzioaren eta Palestinaren arteko partidan
Larunbatean San Mamesen jokatuko den lagunartekoarekin batera, kirolaz kanpoko ekitaldi ugari egingo dira: arratsaldean deitutako bi manifestazio, eta goizetik hasita omenaldi eta jarduera kulturalak.
Palestinako genozidioaren aurkako eta euskal selekzioaren aldeko aldarriek bat egingo dute larunbatean Bilbon
Hainbat mobilizazio daude deituta, partidaren aurretik, eta hitzordua historikoa izatea aurreikusten da. Antolatzaileen arabera, "larunbatekoak oihartzun handia izango du nazioartean".
Milaka bidaia eta askotariko ekitaldiak, Bilboko metroaren 30. urteurrena ospatzeko
Bilboko metroaren 30 urteak beti bezala iritsi dira: hiru lineetako geltokien artean milaka ibilbide eginez. Erabiltzaileek metrorik gabe nola bizi zen izan dute gaur buruan, eta etorkizunari begira jarri dira.
Alboka eta txalaparta doinuekin hartu dituzte Palestinako selekzioko jokalariak
Futbolari palestinarrak astearte eguerdan iritsi dira Bilboko Aireportura, euskal futbol selekzioarekin larunbatean San Mamesen duten hitzordurako. Bilbon dauden bitartean, EHUren ikasle-egoitza batean hartuko dute ostatu.
Palestinako futbol selekzioko jokalariei doako ostatua emango diete EHUren egoitza batean
Miguel de Unamuno ikastetxe nagusian hartuko dute ostatu futbolari palestinarrek, Bilbon egingo duten egonaldia bitartean. Iker Goñi Euskadiko Futbol Federazioaren presidenteak azaldu duenez, euskal selekzioak etxean inoiz egindako partidarik jendetsuena izango da larunbateko hitzordua, hiru astean 50.000 sarrera baino gehiago saldu dituztelako.
Eneko Arruabarrena (Metro Bilbao): "Metroa gero eta zaharragoa da, eta zahartze programatuari lotutako gero eta arazo gehiago ditu"
Metro Bilbaoko zuzendari gerentearen arabera, eskaera gehiagori aurre egiteko "beharrezkoa" izango da metroa gaurkotzea, eta tren berriak, seinalizazio-sistema eta aginte-postuak berritzea.
Mexikoko eta Ekuadorko ondare historikoaren hainbat pieza konfiskatu dituzte Bilboko Aireportuan
Ekuadorreko eta Mexikoko kolonaurreko aizkora bat eta ondare arkeologikoko hainbat fosil berreskuratu dituzte Guardia Zibilak eta Espainiako Zerga Agentziak, Estatuan kontrabando bidez sartzen saiatuta. Herrialde horiek Espainian dituzten enbaxaden bidez itzuliko dizkiete piezak.
Albiste izango dira: Metro Bilbaok 30 urte, Mazon ikerketa batzordearen aurrean eta Palestinako selekzioa Loiura iritsiko da
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.