Denboraleak
Elurrak etxebizitzak estali ditu Errusiako Kamtxatka eskualdean
Gutxienez bi pertsona hil dira Kamtxatkako Petropavlovsk hirian, teilatuetan pilatutako elurra erori eta azpian harrapatuta. Elurteek larrialdi egoera ezartzera eta presoen kamioiak garraio publikorako erabiltzera behartu dituzte tokiko agintariak.
Pertsona bat hil da Donostiako Kursaal zubiaren inguruan, ibaira erorita
Salamanca paseoaren inguruan aurkitu dute hilotza, bilaketa-lanak Zurriolako kai-muturrean hasi badituzte ere. Morrua itxita zegoen oinezkoentzat, bai eta Donostiako beste zenbait toki ere, denboralearen eraginez.
Fronte hotz batek elurte handiak utzi ditu Europa erdialdean
Artikotik iritsi den fronte hotz batek alerta egoeran jarri du Europako zati handi bat. Arazoak izan dira Eskoziako, Herbehereetako, Frantziako eta Italiako aireportu eta garraio publikoan. Ikastetxeak ere itxi behar izan dituzte hainbat eskudaldetan eta uholdeak ere izan dira.
Beste gorpu bat topatu dute Alhaurin el Granden; hiru dira Andaluziako denboralean hildakoak
Atzo Malagako udalerri horretan desagertu ziren bi gizonezkoetako baten hilotza topatu zuten. Gaur goizean, berriz, korronteak eramandako motor-gidariaren gorpua aurkitu dute Illoran (Granada).
Pertsona bat hil da eta beste bi desagertu dira azken orduetan Andaluzian denboralearen eraginez
Malagako Alhaurin el Grande udalerrian desagertu da horietako bat, hildakoaren gorpua aurkitu duten leku berean. Desagertutako beste laguna Granadako Illora udalerriko motor-gidari bat da.
Euriteek hainbat gorabehera eragin dituzte Andaluzian, Malagan bereziki
Andaluzia, batez ere Malaga, astindu duen euri-denboraleak 304 gorabehera eragin ditu oraingoz probintzia horretan, eta Alhaurin de la Torre eta Cartama udalerrietan zenbait etxe jendez hustu eta hainbat pertsona erreskatatu behar izan dituzte uholdeen ondorioz.
Hiru zulo berri ireki ditu itsas denboraleak Ondarretako pasealekuan
Leku horretan, konponketa lanak egiten ari ziren oraindik, azaroko denboraleak eragin zituen kalteak tarteko, eta egunotako olatu handiek indarrez jo dute berriro pasealekua.
Euskal Herriaren zati handi bat estali duen mantu zuria, airetik ikusita
Airetik ateratako irudiek erakusten dutenez, duela gutxira arte horiak edo gorrixkak zeuden zelaiak eta mendiak, guztiz zuritu ditu elurrak gaur goizean.
Elurrak Sakana estali du eta zirkulazioa zailtzen du A-10 autobidean
Elurra goizean goiz hasi du Sakanan eta errepideak zuriz estali ditu. A-10 autobidea itxi behar izan dute, Iruñerako noranzkoan, istripua izan duen kamioi baten eraginez.
Bertan behera utzi dituzte, argi faltagatik, desagertutako artzaina bilatzeko lanak, eta larunbatean ekingo diete berriro
Larrialdi zerbitzuek bukatutzat eman dituzte ostegun arratsaldetik Aizkorri mendiaren hegoaldeko magalean desagertuta dagoen 77 urteko artzaina bilatzeko lanak, argirik ez dagoelako, eta larunbat honetan ekingo diete berriro.
Ertzaintzaren helikoptero batek gaur arratsaldean bertan aurkitu ditu artzainaren txakurra eta artaldea.
Gasteizek Elurteen Jarduera Planaren aurrelarrialdi fasea aktibatu du
Eguraldi-iragarpenaren arabera, bihar eta etzi elur-kota 500 metrora jaitsiko da, eta prezipitazioa oso ugaria izango da.
Lehen elurtea Nafarroako Pirinioetan: Belagua mantu zuri fin batekin esnatu da
Nafarroako Pirinioetan, Belaguako mendatea 5 zentimetro inguruko elur geruza batekin eta 1 ºC-ko tenperaturarekin esnatu da larunbat honetan. Segurtasuna bermatzeko, kateak edo neguko pneumatikoak behar dira NA-137 (Izaba-Frantzia) errepideko 56. eta 59. kilometroen artean zirkulatzeko.
Uholdeak eragin ditu 'Alice' depresio isolatuak Balearretan, Eivissan batik bat
Alice goi-geruzetako depresio isolatuak arazoak eragin ditu iberiar penintsulako isurialde mediterraneoan, baita Balear Uharteetan ere. Eivissan, esaterako, uholde handiak izan dira.
Denboralea gogor astintzen ari da Balear Uharteak
Eivissa eta Formentera uharteetan alerta gorria ezarri dute hamabi orduan metro koadroko 180 litro pilatuko direlako. Estatuko Meteorologia Agentziak (Aemet) "kontuz ibiltzeko" eskatu du, "uholdeak eta bat-bateko ur-goraldiak izan daitezkeelako".
Abisu gorriak indarrean jarraitzen du Valentziako probintzian, eurite handiengatik
Valentzia hiriburuan denboraleak datozen orduetan izango duen bilakaerarekin kezkatuta daude. Hiriko alkateak adierazi duenez, "litekeena da unerik gogorrenak arratsaldean iristea".
Valentziako larrialdi zerbitzuek Es-Alert mezua bidali dute, euri-jasa bortitzak espero direla-eta alerta gorrian daudelako
Aemetek alerta gorria ezarri du Valentziako Erkidegoan eta Katalunian, prezipitazio handiak espero direlako. Nafarroa, berriz, abisu horian dago 15:00etatik, euriagatik.
Euriteek arazoak eragin dituzte Montserraten eta bi pertsona desagertu dira Bartzelonan
Lekuko batek larrialdi-zerbitzuei dei egin die arratsaldean, Sant Quinti de Medionan, ibaiko urak auto bat arrastaka zeramala eta barruan bi pertsona zihoazela ohartarazteko. Ordu batzuk geroago, autoa aurkitu dute baina inor ez zegoen barruan.
27 pertsona ebakuatu behar izan dituzte Montserrateko funikularretik, Katalunian, euri jasa gogorrak direla eta
Montserrat funikularraren inguruetan 100 litro bota ditu metro koadroko, eta 27 pertsona ebakuatu dituzte euriteek eragindako luizi baten ondorioz. Katalunia osoa dago abisu laranjan eta euriak gogor jo du, batez ere, Bartzelonan, Gironan eta Tarragonan. Suhiltzaileek 90 bat esku-hartze egin dituzte dagoeneko, eta errepideetan ardura handiz gidatzea eskatu dute. Euriteen ondorioz, gainera, bertan behera gelditu dira zenbait hegaldi, eta Gironan atzerapenak daude tren zerbitzuan, trenbidera eroritako zuhaitz bategatik.
Olatuen ikuskizunak dozenaka pertsona erakarri ditu Donostiako Pasealeku Berrira
Euskalmetek abisu horia ezarri du gaur, itsasaldeko arriskuagatik. Ondorioz, Donostiako Udalak itxi egin du Santa Klara uhartea, eta debekatu egin die ibilgailuei Pasealeku Berrira sartzea. Hala ere, donostiar eta bisitari askok olatuen ikuskizunaz gozatu nahi izan dute, eta bat baino gehiago blai-blai eginda joan da etxera.
Abisu horia ezarri dute Bizkaian eta Gipuzkoan eguerdira arte, euriagatik
Nafarroa iparraldean 15:00ak arte egongo da indarrean euriagatiko abisu horia. Euskalmetek zabaldutako datuen arabera, Gipuzkoa ekialdean pilatu da euri gehien. Zehazki, 24 orduan 64 litro bildu dituzte Oiartzunen eta 60 litro baino gehiago, Behobian.