Eguneko Titularrak
2025/06/02 - 10:39
Bi pertsona atxilotu dituzte borroka batean labanak eta objektu arriskutsuak erabiltzeagatik, Gasteizen
Ez da inor larri zauritu, eta pertsona bakarra eraman dute ospitalera, zauriak sendatzeko.
2025/06/02 - 09:52
Nawrocki euroeszeptikoa Poloniako presidente izango da, hauteskundeak doi-doi irabazi ostean
PiSen hautagaiak botoen % 50,89 lortu ditu; parte-hartze historikoa izan da hauteskundeetan: % 71,63koa, hain zuzen ere.
2025/06/02 - 09:47
Albiste izango dira: ELAren XVI. Kongresua, Burgosko istripua eta Euskal Pilota Nazioen Liga
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/06/02 - 00:30
Hauteslekuak itxi berritan ateratako sondeoek berdinketa teknikoa ematen dute Poloniako hauteskundeetan
Lehen datuen arabera, Trzaskowski europeistak garaipen oso estua lortuko luke Poloniako presidentzialetan, Nawrockiren aurretik. Donald Tusk lehen ministroaren hautagaia da Trzaskowski.
2025/06/02 - 00:10
''Se llamaba como yo'' podcasta estreinatu du GUAUk, Begoña Urrozen kasua argitara ateraz
Begoña Urroz DRILek hil zuen neskatoren ahizpari izen berdina jarri zioten. GUAU plataformak dokumentala estreinatu du, podcast formatuan, izen bereko bi ahizpei buruz. Indarkeria politikoaren biktima izandakoa, urteetan isilpean izan den kasua, eta politikoki ere erabilia izan dena.
2025/06/01 - 23:01
Jaiarekin batera, Euskal Eskola Publikoa hezkuntzaren erdigunean jartzeko aldarria nagusitu da gaur Urduñan
Festak eta aldarrikapenak bat eginda igaro dute eguna, hezkuntza publikoaren aldeko apustua eskatuz eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko elkarlanaren beharra azpimarratuz. Lekukoa jaso dute jada Santurtziko ikastetxe publikoek 2026ko jaia antolatzeko.
2025/06/01 - 22:35
Ukrainak inoizko erasorik handiena egin du Errusiako hegazkinen aurka, Turkian negoziatzeko elkartu bezperan
Bestalde, Errusia eta Ukraina arteko mugan, bi tren errailetatik atera dira eta zazpi pertsona hil dira. Errusiak Ukrainari leporatu dio erasoa, eta Ukrainak erantzun du errusiarrak eurak izan direla.
2025/06/01 - 22:21
Franco Fundazioak biktimak umiliatu eta gorrotoa bultzatzen duela ondorioztatu du Espainiako Gobernuak
Francisco Franco Fundazioa desegiteko eskatu du txosten batean, memoria demokratikoaren legea urratzen duela, horren helburuak interes orokorraren aurkakoak direla eta "frankismoaren apologia" egiten duela argudiatuta. Epaileek izango dute orain azken hitza.
2025/06/01 - 22:07
Gorputegi bat irudikatu dute ehunka lagunek Donostian, Gazako genozidioa amaitzea aldarrikatzeko
Bestalde, manifestazioa egin dute gaur Iruñean Nafarroako Gobernuari zein Espainiakoari exijitzeko "eten ditzatela Israelekin dituzten harremanak, zentzu guztietan".
2025/06/01 - 20:13
Pandemian zehar adinekoen egoitzetan hil zirenak omendu dituzte Madrilen: "Egia nahi dugu"
Gertatutakoa ikertzeko eskatu dute gaurko protestan bildutakoek, eta "protokolo lotsagarriak" salatu dituzte, egoiliarrak ospitaleetara ez bidaltzeko aginduak gogora ekarrita.
2025/06/01 - 19:40
"ETAri aurre egin zioten ertzainen kemena eta konpromisoa" laudatu ditu lehendakariak
Gaur egin da Arkautin merezimenduzko, aparteko eta ezohiko egintzak egin zituztenei polizia-lanagatik zorionak emateko eta kondekorazioak banatzeko eta zerbitzuan hildakoak eta ETAk hildako 15 ertzainak omentzeko eta gogoratzeko ekitaldia, eta Pradales lehen aldiz izan da bertan lehendakari gisa.
2025/06/01 - 19:17
Bidean elkarte publikoak bere gain hartu du Nafarroako osasun garraioa
110 anbulantzia izango ditu guztira, bai eta denbora errealean informazioa ematen duen sistema bat ere. 432 profesionalek egingo dute lan Bideanen; horietatik 400 aurretik zerbitzua ematen zuten enpresetako beharginak dira.
2025/06/01 - 19:11
Gladys del Estal omendu dute Donostian, haren hilketaren 46. urteurrenean
Eguzki mugimendu ekologistak eta Gladys Gogoan elkarteak omenaldia egin diote igande honetan Gladys del Estal gazte ekologistari, zentral nuklearren eta Bardeako tiro poligonoaren aurkako protesta batean, Tuteran (Nafarroa), Guardia Zibilak hil zuenetik 46 urte bete direnean.
2025/06/01 - 18:26
Israelek 31 pertsona hil ditu laguntza banatzeko zentro batean, Gaza hegoaldean
Israelek eta AEBk kontrolatzen duten zentro batean egin dute erasoa Israelgo Armadaren tankeek, Rafah inguruan, eta ehun pertsonatik gora zauritu dira. Bestalde, Espainiako Atzerri ministroak eskatu du "sar dadila, trabarik gabe, laguntza humanitarioa Gazara, eta aska ditzatela bahituak".
2025/06/01 - 18:24
Gorputegi bat irudikatu dute Donostian, Gazako genozidioa amaitzea aldarrikatzeko
500 bat lagun bildu dira Alderdi Ederren, udaletxe parean, Gernika-Palestina herri ekimenak deituta, gorputegia irudikatu eta Gazako sarraskia amaitzea eskatzeko.
2025/06/01 - 18:00
Abian dira Bilbo eta New York arteko zuzeneko hegaldiak
Igande goizean iritsi da AEBtik zuzenean etorri den lehen hegazkina Bilboko aireportura, eta eguerdian abiatu da hemendik harako lehena. Astean hiru joan-etorri izango ditu Bilbo-New York ibilbideak, 700 euro inguruko prezioan.
2025/06/01 - 16:51
Euskal eskola publikoaren aldeko apustu sendoa aldarrikatu dute Urduñan
Euskal eskola publikoaren aldeko apustu garbia egiteko eta pribatizazio politikekin bukatzeko eskatu du Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak kalejira batekin. Egun osoko egitaraua prestatu dute Urduñan.
2025/06/01 - 16:22
Lakuntza: ''Hezkuntza publikoan lortutako akordioa ez da historikoa, ez baititu egiturazko arazoak konpondu''
ELA sindikatuak astelehenean hasiko duen kongresuaren atarian, Hezkuntza Sailaren eta sindikatuen artean lotutako akordioarekin oso kritiko agertu da Radio Euskadin Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusia.
2025/06/01 - 15:39
New York eta Bilbo lotu dituen lehen hegaldia heldu da Loiura
Bizkaia eta New York bitarteko aire-lotura horrek astean hiru hegaldi zuzen eskainiko ditu irailera bitartean. Lehen hegaldiko bidaiariek diploma bat jaso eta tarta jan dute.
2025/06/01 - 15:02
29 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon, kalean bikotekidea jotzea leporatuta
Gainera, atxilotuak aurre egin die agenteei, eta botila batekin eraso egiten saiatu da. Emakumea Basurtuko Ospitalera eraman dute, eta atxilotua ertzain-etxera, epailearen aurrera eraman aurretik izapideak betetzera.