Eguzki eklipseak
eguzki eklipse osoa
Zoragarria izan da! Euskal Herria liluratuta gelditu da eguzki eklipse historikoarekin
EITBko kamerak euskal geografia osoan zehar egon dira esperientzia honen segundo bakoitza erregistratzeko.
Eguzki-eklipse osoa
Eklipsea estratosferatik: EITBk eta Aranzadik jaurtitako globoaren 360º-ko irudiak
EITBk eta Aranzadi Zientzia Elkarteak Lantziegotik (Araba) botatako kamerak eguzki-eklipse osoa grabatu du, ikuspegi txundigarria utzita. Gozatu, Lurra zeharkatzean, eklipsearen itzalak utzitako irudiekin.
Eguzki-eklipse osoa
Eklipseak animalien jokabidea aldatu eta gaueko ohiturak aurreratu zituen
Eklipseak eragindako bat-bateko iluntasunari animaliek nola erantzuten zioten dokumentatu du Sendaviva parkeak. Eklipseak animalia horien jarduera aldatu zuen: batzuk bildu egin ziren, beste batzuek atseden-ohiturak aurreratu zituzten eta, argia itzuli zenean, zenbaitek berriro ekin zioten beren jarduerari.
50 pertsona baino gehiago artatu dituzte Osakidetzan eklipsearen ondorengo lehen orduetan, begietan izandako balizko lesioengatik
Begiak kaltetu dituzu eklipsean? Medikuarengana joateko alerta-seinaleak
EGUZKI EKLIPSEA
Emozioa eta ilusioa herritarren artean eklipsearen ondoren
Euskal Herrian, eguzki-eklipsea emozioz, harriduraz eta jai-giroan bizi izan dute, bereziki fenomenoa ikusteko jende ugari bildu den tokietan. Fenomenoaz gozatzeko aukera izan dutenek esperientzia paregabe eta historikotzat jo dute, ahaztezina.
Zuen eklipsea: Zuek bidali dizkiguzuen argazki eta bideo onenak
Gertaera astronomiko ahaztezin honen lekuko izan dira zuen argazki-kamerak. Eskerrik asko une historiko honetan parte hartzeagatik!
Eguzki-eklipseak Europa eta Afrikako iparraldea zeharkatu ditu: Islandiatik Aljeriaraino
Horrela ikusi da eguzki-eklipse historikoa Espainiako txoko ezberdinetan
'Gaurik' laburrena, 11.000 metroko altueran
Eguzki-eklipse osoa
Errepikatu nahi? Hauek izango dira hurrengo eguzki eklipse osoak munduan
Ez da beste eklipse osorik ikusiko Euskal Herrian 375 urtean, baina halako fenomeno batez gozatu ahalko duzu bidaiatzeko prest bazaude: hurrengoa 2027an izango da, eta Andaluziako hegoaldean, Ceutan eta Melillan izango da ikusgai.