Ekialde Hurbila
Gazako agintariek laguntza eskatu dute lehergaiak eta hondakinak kendu eta gorpuak berreskuratzeko
Israelgo Gobernuak bake akordioa ez betetzea leporatu die palestinarrei, hildako bahituen gorpu guztiak ez dituelako entregatu. Hamasek erantzun du esanez Israelek entregatutako palestinarren gorpuek tortura zantzuak dituztela. Halaber, azaldu du "erreskaterako ahaleginak zailtzen dituzten" lehertu gabeko 20.000 lehergailu eta 65 edo 70 milioi tona hondakin daudela Gazan.
Gazako bake akordioa kolokan egon daiteke Hamasek bahituen gorpuak entregatzeko dituen zailtasunak direla eta
Hamasek bizirik dauden 20 bahitu israeldarrak askatu ditu, eta hildako 28 bahituetatik 9ren hilotzak entregatu ditu. Halaber, aurkitu dituzten "gorpu guztiak" entregatu dituela ziurtatu du, eta adierazi du hondakinen azpian daudenak ateratzeko ekipamendu astuna behar dela.
Gutxienez sei gazatar hil ditu Israelgo Armadak, su-etena indarrean egon arren
Biktimak Gaza hirian eta Khan Junisetik gertu zeuden euren etxeetara itzultzen saiatzen ari ziren, iturri palestinarren arabera. Armadak argudiatu duenez, pertsona horiek marra horiaz harago joan dira, eta urruntarazteko "saiakera asko" egin ondoren, tiro egin diete.
Hirugarren Mundu Gerra saihestu zuen bakegilea legez aurkeztu da Trump munduaren aurrean
Munduko liderrak Egipton izan ziren atzo, Donald Trumpen planaren bigarren fasearen lehen urratsak emateko. Gaza berreraikitzeko konferentzia iragarri du Egiptoko presidenteak, eta bi estatuen konponbidea aldarrikatu du Trumpen aurrean.
Albiste izango dira: Ordenagailu kuantikoa Donostian, Gazarako bake akordioa eta ikerketa batzordea Nafarroako Parlamentuan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Israelek askatutako preso palestinarren senideen erreakzioak
Israelek aske utzi ditu bere esku dauden preso palestinar batzuk. Senideen eta ingurukoen erreakzioak begi bistakoak izan dira. Xabier Madariagak, EITBko ordezkari bereziak, senide horietako batzuekin hitz egiteko aukera izan du.
Dozenaka hildako utzi dituzte Pakistan eta Afganistango mugan izandako azken liskar armatuek
Afganistanen eta Pakistanen arteko azken egunotako tentsioak liskar armatua eragin du bart bi herrialdeen arteko mugan. Dozenaka hildako daude; hala ere, kopuru zehatzari dagokionez, alde handia dago herrialde bateko zein besteko agintariek emandako zifren artean.
Albiste izango dira: Bahitu eta presoen trukea Gazan, Ekonomiako Nobel Saria eta istiluak Gasteizen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Gaza berreraikitzeko nazioarteko konferentzia "historikoa" egingo dute astelehen honetan Egipton
Nazioarteko 30 buruzagi baino gehiago bilduko dira astelehen honetako ekitaldian, tartean, Donald Trump, Pedro Sanchez eta Emmanuel Macron. Israelek, ordea, ez du bileran parte hartuko.
Dena prest Reim base militarrean 20 bahitu hartzeko Hamasen esku
Dena prest dago Hamasen esku dauden 20 bahituei harrera egiteko. Talde palestinarrak jakinarazi duenez, presoak elkartuta daude nazioarteko Gurutze Gorriaren esku uzteko zain.
Horrela askatuko dituzte Hamasen eskuetan dauden azken bahituak
Dena prest dago Israelgo bahituak askatzeko. Gazatik Reimeko base militarrera eramango ditu armada israeldarrak, eta handik ospitaleetara. Israeldik, Mikel Reparaz EITBko nazioarteko buruak azaldu digu nola askatuko dituzten azken bahitu horiek.
Laguntza humanitarioa daramaten kamioiak Rafahko pasabidetik sartzen hasi dira
UNRWA agentziak jakinarazi duenez, Gazara laguntza humanitarioa daramaten kamioiak Rafahko pasabidetik sartzen hasi dira. Dirudienez, 6.000 kamioi inguru daude bertatik pasatzeko prest. Aurreikuspenen arabera, 600 kamioi sartuko dira egunean.
Gazatar askorentzat "etxera bueltatzea" metafora bat besterik ez da
Irudiek ongi erakusten dute Gazaren gaur egungo egoera. Osasun Ministerioaren arabera, 7.000 hildako daude hondakinen azpian. 3.600 desagertutako pertsonak omen dira; beste hainbeste, ordea, inork erreklamatuko ez dituen susmoa dute, 2.700 familia oso akabatu dituztela uste baitute.
Lehen gau "lasaia" Gazan, hainbat hilabetez etengabe bonbardatu ostean
Milaka gazatar hasi dira jada hiriaren hegoaldeko babeslekuak uzten eta Gazara itzultzen. Bien bitartean, soldadu israeldar askok oraindik ez dute "lerro horia" igaro, bahituen eta presoen trukea oraindik ez baitute egin.
Xabier Madariaga: "Gazatarrak bonbarik gabeko lehen gaua bizitzeko prestatzen ari dira"
EITBk bertatik bertara kontatuko du su-etenaren lehen orduetan Gazan eta Israelen gertatzen den guztia, Xabier Madariaga Gazan baitago. Israelgo Armadaren erasoaldia amaitu ostean, gazatar asko ikusi ditu Gaza iparraldera bidean, etxera edo hondar artera itzultzen.
Israelgo Gobernuak oniritzia eman dio Gazarako bake planaren lehen faseari
Hamasekin lorturiko akordioa berretsi ondoren, asko jota 24 orduko epean sartuko da indarrean su-etena. Halaber, akordioaren arabera, gehienez 72 orduko epean egin beharko dute bahituen eta preso palestinarren arteko trukea.
Hamasek aitortu du "gerra amaitu delaren bermeak" jaso dituela
AEBko, herrialde arabiarretako eta Turkitako bitartekariek gerraren amaieraren bermeak eman dizkiete, Khalil Al-Hayya Hamaseko goi agintari eta negoziazio taldeko kideak azaldu duenez.
Trumpen ustez, bahitu israeldarrak astelehenean edo asteartean askatuko dituzte
AEBko presidenteak adierazi du Egiptora joango dela igandean, lortutako akordioa sinatzera. Gazakoa konpondu duen "zortzigarren gerra" dela esan du.
Mikel Ayestaran: "Agian larunbatean edo igandean izango da (bahitu israeldarren eta preso palestinarren) trukea"
Mikel Ayestaran EITBren Ekialde Hurbileko berriemaileak azaldu duenez, Israelek eta Hamasek adostutako su-etena eguerdian sartuko da indarrean (11:00ak Euskal Herrian). Hortik aurrera, 72 orduko epea irekiko da Gazarako bake-planaren lehen fasean adostutakoa gauzatzeko, tartean, bahitu eta preso palestinarren trukea eta Israelgo Armadaren erretiratze partziala.
Israelek eta Hamasek akordioa lortu dute Gazarako bake-planaren lehen faseari buruz
Akordioaren arabera, Hamasek 48 bahituak aske uztearen truke Israelek 2.000 bat preso palestinar libre utziko ditu. Donald Trump AEBko presidenteak eman du akordioaren berri, eta ondoren bi aldeek eta bitartekariek baieztatu dute.