Ekialde Hurbila
2025/06/05 - 00:47
Israelek hamaikagarren aldiz bonbardatu du Al Aqsa ospitalea
Gainera, zazpi pertsona hil dituzte; tartean, hiru ume, Zerrendan izandako beste bi erasotan: Jabaliako errefuxiatu-eremuan eta Khan Yunisen. Iragan gauerditik Israelek 41 pertsona hil ditu, gutxienez.
2025/06/04 - 20:07
WSLk Donostiako Basque Country Junior Pro bertan behera utzi du, Israel kanpoan uzteko eskaera jaso ondoren
Waxdayz ekitaldiaren antolatzaileak Association of Surfing Professionals (WSL) elkarteari "adierazpen instituzionalek babestutako proposamen bat" helarazi zion, Israelgo surflariak lehiaketatik kanpo uzteko. Ondoren, WSLk txapelketa bertan behera uztea erabaki du.
2025/06/03 - 10:46
Israelgo Armadak gutxienez 27 pertsona hil ditu laguntza humanitarioa banatzeko gune batean, Gaza hegoaldean
Gazarako Fundazio Humanitarioak (AEBko fundazio pribatua) giza laguntzaren banaketa bere gain hartu zuenetik, 100 pertsona inguru hil dituzte janaria jasotzeko zain zeudela.
2025/05/31 - 20:37
Nazio Batuen Elikagaien Munduko Programako irinez betetako kamioiak hustu dituzte gazatarrek, goseak jota
Ibilbidean zehar hartu dute karga gazatarrek, indarkeriarik gabe, eta PMAk gertatutakoa justifikatu du, jendea "gosez hiltzen ari delako Israelen blokeoaren ondorioz". Gazatar guztiak bi hilabetez elikatzeko aski janari duela dio erakundeak baina su-etena beharrezkoa dela banatu ahal izateko.
2025/05/29 - 20:33
Israelek Witkoffen azken su-eten proposamena onartu du, eta Hamas aztertzen ari da
Balizko su-etenak 60 eguneko iraupena izango luke, hedabide israeldar eta arabiarren arabera, eta 10 gatibu israeldar bizirik eta 18 hildako askatzea ekarriko luke su-etenaren lehen eta zazpigarren egunetan, ehunka preso eta atxilotu palestinarren truke.
2025/05/29 - 00:34
UNRWA: "Gazari laguntzeko Israelen eredua distrakzioa da, ankerkeriak ikus ez ditzagun"
"Israelek proposatutako laguntza banatzeko eredua ez dator bat oinarrizko printzipio humanitarioekin", berretsi du Philippe Lazzarini UNRWAren ordezkari nagusiak.
2025/05/28 - 21:35
Israeli zigorrak eta arma-blokeoa ezartzeko eskatu dio Sanchezek Von der Leyeni
Espainiako Gobernuko presidentea kezkatuta agertu da palestinarrek bizi duten "hondamendi humanitarioa" dela eta, eta Israelen aurkako presioa areagotzeko zigorrak erabiltzearen garrantzia azpimarratu du, "legez kanpoko inbasioa geldi dezan".
2025/05/28 - 18:41
Israelek ziurtatu du Mohammed Sinwar Hamasen buruzuagia bonbardaketa batean hil egin dutela
Tel Aviven arabera, Mohammed Sinwarrek bere gain hartu zuen Hamasen kontrola Zerrendan, 2024ko urrian Israelek Yahya Sinwar anaia hil ondoren. Oraingoz, erakunde palestinarrak ez du buruzagiaren heriotza baieztatu.
2025/05/28 - 09:50
Albiste izango dira: EITB Focus, giza laguntza banaketa Gazan eta Bilbao Bizkaia Harro 2025
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/27 - 22:32
Nahasmena eta etsipena Gazan, AEBk eta Israelek bultzatutako fundazioaren laguntza banatzeko
Antonio Guterres NBEren idazkari nagusiak "lazgarritzat" jo ditu AEBk Nazio Batuen Erakundearen baiezkorik gabe sortutako erakundeak gaur abiatu duen janari banaketaren irudiak.
2025/05/27 - 21:33
Zer dago AEB eta Israelek Gazan laguntza banatzeko sustatutako erakunde polemikoaren atzean?
Tel Avivek eta Washingtonek babestutako enpresaren presidente exekutiboak, Jake Woodek, dimisioa eman zuen, aurreikusitako egitasmoa "printzipio humanitarioak", esaterako, "gizatasuna" eta "neutraltasuna" errespetatuz gauzatzeko ezintasuna argudiatuz.
2025/05/27 - 09:49
Albiste izango dira: Euskararen ofizialtasuna aztergai Europan, Israelen erasoaldia Gazan eta Getxophoto 2025
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/26 - 23:36
Alemaniak Israelen jokabidea kritikatu du lehen aldiz, baina arma-blokeoa baztertu du
Friedrich Merz Alemaniako kantzilerrak aitortu du Israelek ezin duela Hamasen aurkako borrokarekin justifikatu Gazako zibilen sufrimendua. Hala ere, Johann Wadephul Atzerri ministroak baztertu egin du oraingoz Espainiak planteatutako arma-blokeoa.
2025/05/26 - 09:50
Albiste izango dira: Euskaraldiaren balorazioa, Israel-Palestina eta Trumpek muga zergak atzeratu dizkio EBri
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/24 - 00:48
Guterresek ohartarazi du palestinarrek gatazkaren faserik "krudelena" bizi dutela Israelen blokeoa dela eta
NBEko idazkari nagusiak esan du orain arte baimendutako laguntza guztia "koilarakada txiki bat" baino ez dela, Gazan behar dena "laguntza oldea" denean.
2025/05/22 - 19:01
Israelek Gazako iparraldetik alde egiteko agindu die berriro palestinarrei
Aginduak Beit Lahiako 14 auzori, Jabaliari eta Zerrendako eskualde horretako hainbat herriri eragiten die. Israel erasoaldi latza egiten ari da eremu horretan.
2025/05/22 - 10:28
Albiste izango dira: Europa Ligako finalaren balantzea, Israelen tiroketa Zisjordanian eta marka aldaketa EHUn
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/21 - 21:26
Diplomazialari talde batek Israelgo soldaduen tiroei ihes egin behar izan die Jeninen
Europako, Amerikako eta Arabiako hainbat estaturen ordezkari diplomatikoz osatutako talde bat tirokatu du gaur Israelgo Armadak Zisjordania okupatuaren iparraldean dagoen udalerrian.
2025/05/21 - 20:18
Israelek baimendutako laguntza apurra ez da oraindik Gazako herritarrengana iritsi
Une honetan "100 bat kamioi" daude zain Karim Shalomeko deskarga eremuan, hau da, muga zeharkatu eta Gazara sartzeko aukera izan dute, baina laguntza oraindik ez da herritarrengana iritsi, Stephane Dujarric NBEko Idazkaritza Nagusiaren bozeramaileak ohartarazi duenez.
2025/05/21 - 15:00
Leon XIV.a aita santuak Israeli eskatu dio Gazara giza laguntza sartzen uzteko
Iturri humanitarioek baieztatu dutenez, giza laguntza daramaten dozenaka kamioik muga igaro badute ere, ez dira oraindik banaketa-guneetara iritsi.