Erresuma Batua
2025/05/20 - 22:56
Babes Zibileko Planaren alerta fasea abian da, Ingalaterrako milaka zale etorri baitira
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez, LABIren alerta faseak egoerari etengabeko jarraipena egitea dakar.
2025/05/20 - 21:28
Erresuma Batuak bertan behera utzi ditu aldebiko merkataritza akordio berri baterako negoziazioak Israelekin
Gainera, David Lammy Erresuma Batuko Atzerri ministroak Tzipi Hotovely Israelgo enbaxadorea deitu du, Tel Aviveko Gobernuak Gazako Zerrendaren aurkako erasoak areagotu dituelako.
2025/05/20 - 20:09
Jai giro 'ingelesa' Bilboko kaleetan, Europa Ligako finalaren bezperan
Zale ingelesak etorrita daude, eta lehen orduetan ez da gorabehera nabarmenik izan. Hala ere, jarraitzaile gehienak asteazken honetan iristea espero da.
2025/05/19 - 19:29
EBk eta Erresuma Batuak akordioak lortu dituzte defentsa, segurtasuna, arrantza eta gazteen mugikortasunean
Erresuma Batua EBtik irten zenetik bost urte igaro direnean, bi aldeek goi-bilera egin dute Londresen eta haien arteko harremanean "kapitulu berri bat" zabaldu dutela adierazi dute. Gibraltarreko egoera akordiotik kanpora gelditu da orain, baina adostasuna "gertu dagoela" adierazi dute.
2025/05/19 - 15:50
Europar Batasunak eta Erresuma Batuak 'postbrexit' akordioa egin dute defentsan eta arrantzan
Hala ere, oraindik ez dute Gibraltarrekin lotutako neurririk adostu, eta marko formalik gabe jarraitzen du Brexitetik.
2025/05/16 - 20:51
Hadi Matarri 25 urteko kartzela-zigorra ezarri diote Salman Rushdie idazlea hiltzen saiatzeagatik
Horrela, New Yorkeko epaile batek Fiskaltzak eskatzen zuen zigorrik handiena ezarri dio. Matarren abokatuak uste du epaimahaiak ezin izan duela inpartziala izan prozesuan zehar. Auzia bi astean ebatzi dute, eta epaimahaiak bi ordu eskasean adostu du epaia.
2025/05/10 - 20:00
Frantziak, Erresuma Batuak, Alemaniak eta Poloniak zigorrak jarriko dizkiote Putini, su-etena deitzen ez badu
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak azaldu duenez, astelehenean bertan sartu beharko luke indarrean su-etenak, eta AEB arduratuko litzateke betetzen dela egiaztatzeaz. Errusiako Gobernuak erantzun du ez dela zigorren beldur.
2025/05/10 - 15:09
Frantziako, Erresuma Batuko, Alemaniako eta Poloniako buruzagiak Kieven dira, Ukrainari babesa adierazteko
Bat egin dute Trumpen bake-akordiorako deiarekin, eta Errusiari eskatu diote "esfortzu diplomatikoak oztopatzeari utzi" eta "30 eguneko baldintzarik gabeko su-eten osoa onar" dezala, "bake justu eta iraunkorrari buruzko elkarrizketetarako espazioa sortzeko".
2025/05/08 - 16:15
Trumpek iragarri du Erresuma Batuarekin akordioa egingo duela, herrialdeen arteko harremana sendotzeko asmoz
Donald Trump AEBko presidenteak jakinarazi duenez, Erresuma Batua da akordio komertzial berria itxi duen lehen herrialdea. Iragarpena hainbat asteko espekulazioen ondoren iritsi da, eta bi aliatu historikoren arteko loturak indartuko dituela agindu du.
2025/05/08 - 07:00
Hitlerren Erregimena erorarazteko giltzarriak izan ziren 10 une
Gaur 80 urte dira Alemania naziak amore eman zuenetik, Europan Bigarren Mundu Gerrari amaiera emanda.
2025/04/20 - 10:09
Milaka pertsona kalera atera dira Londresen, Gorenak trans kolektiboaren kontrako ebazpenaren aurka
Emakumearen definizio legala sexu biologikora mugatuta Erresuma Batuko Auzitegi Gorenak hartutako ebazpenak haserrea eta dezepzioa eragin du, trans kolektiboak horrenbesteko borrokaren ostean lortu dituen eskubideetan dakarren atzerapausoagatik. Milaka lagun kalera atera dira ebazpenaren aurka.
2025/04/17 - 15:22
''Uste dut erabateko akatsa dela historikoki egin diren akats berberak berriro egitea''
Erresuma Batuko Gorenak ebatzi du soilik emeen genitalekin jaiotakoak direla legalki emakumeak eta, beraz, emakume transak baztertu ditu. Aitzole Araneta sexologo eta berdintasun teknikariak uste du atzera pausoa dela. Nolanahi ere esan du Euskal Herria trans emakumeentzako "babeslekua" dela.
2025/04/16 - 14:45
Erresuma Batuko Gorenak ebatzi du "sexu biologikoa" dutenak soilik jo daitezkeela emakumetzat juridikoki
For Women Scotland emakume talde trans-baztertzaileak auzitara jo zuen Eskoziako Gobernuak erabaki zuenean emakume transak Berdintasun Legearen babespean zeudela. Auzitegi Gorenak argudiatu duenez, ordea, "biologikoki" emakume direnek soilik dute andrazkoen babeserako neurriak jasotzeko eskubidea.
2025/04/12 - 17:41
Erresuma Batuko Parlamentuan aurrera egin du British Steel salbatzeko proiektuak
Lege-proiektua (Neurri Berezia) Lorden Ganberaren esku geratu da orain, eta hark ere argi berdea eman behakro dio Gobernuak British Steel siderurgiaren kontrola bere gain har dezan eta ez dezan itxi lortu nahi badu.
2025/04/10 - 19:20
Zerk bultzatu du Trump muga-zergen gerra globalean etenaldi bat ezartzera?
AEBren zor handiak eta haren zati garrantzitsu bat atzerriko inbertitzaileen esku egoteak, besteak beste, Txinaren esku; 10 bilioi dolarreko galera eragin duten burtsen beherakadek eta Trumpen gertukoenen arteko ika-mikek erabakia bultzatu ahal izan dute.
2025/04/03 - 12:08
Munduko potentziek ohartarazi dute neurriak hartuko dituztela muga-zergen aurrean, kaltegarriak direlakoan
Txinak azpimarratu duenez, "protekzionismoa irteerarik gabeko kalezuloa da", eta Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak adierazi du Britainia Handiko Gobernuak "burua hotz eta lasai" erantzungo duela.
2025/04/02 - 10:19
Albiste izango dira: Trumpen muga-zergak, Gasteizko sutea eta Erresuma Batura bidaiatzeko baimena
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/04/02 - 07:00
Erresuma Batuak gaur jarri du martxan Europako herritarrentzako Bidaiatzeko Baimen Elektronikoa
Erresuma Batura bidaiatzeko baimena Internet bidez eskuratu beharko da eta 10 libera (12 euro inguru) ordaindu beharko dira. Bertako gobernuaren webgunean eta UK ETA aplikazioaren bidez egin daiteke.
2025/03/27 - 18:51
Macronen esanetan "bake-indar" bat egongo da Ukrainan, eta AEBren babesa "nahi" du
Boluntarioen Koalizioak Errusiari zigorrak mantentzea adostu du, baita Ukrainan misio militar franko-britainiar bat martxan jartzea ere, "bakeari eusteko" eta azpiegitura gakoak babesteko 20.000 soldadu bidalita. Helburu bakarra Errusia Ukrainaren aurkako eraso berriak egitetik aldentzea da.
2025/03/22 - 09:24
Heathrow aireportua normaltasunera itzuli da ostiraleko suteak eragozpenak eragin ostean
Arduradunek jakinarazi dute % 100ean ari dela lanean aireportua, eta atzoko arazoengatik barkamena eskatzeaz gain, bidaiarien pazientzia eskertu dute.