Errusia-Ukraina gerra
Trump Putinengana hurbiltzen saiatuko da Alaskan, Ukrainari buruzko konpromiso irmorik hartu gabe
Ostiraleko bileran (19:30 GMT orduan izango dena, Euskal Herriko 21:30ean) ez da Volodimir Zelenski Ukrainako presidentea izango. Donald Trumpek eta Vladimir Putinek agerraldia egingo dute hedabideen aurrean bileraren amaieran.
Europako buruzagiek su-etena eskatu diote Trumpi, ostiralean Putinekin Alaskan egingo duen bileraren abiapuntu gisa
Macronen arabera, AEBko presidenteak bideokonferentziaz baieztatu die NATO ez dela Ukrainaren segurtasun bermeetan inplikatuta egongo. Gainera, Frantziako presidenteak azaldu du Trumpek bermatu diela Zelenskik bakarrik negoziatuko dituela Ukrainak Errusiari lagako omen dizkion lurraldeak.
EBk negoziazioetan Ukrainak duen papera aldarrikatu du eta Errusia ohartarazi du, Hungariak sinatu ez duen mezu batean
"Ukrainako herritarrek beren etorkizuna erabakitzeko askatasuna izan behar dute. Ukrainako bake-bidea ezin da Ukraina gabe erabaki", ohartarazi dute, eta su-etena ezinbestekoa dela edozein aurrerapauso egiteko.
Kiev aintzat izan gabe hartutako erabakiak jaiotzerako "hilda" daudela esan du Zelenskik
Trumpek eta Putinek Ukrainako gerraren amaierari buruz hitz egiteko iragarritako goi-bileran egotea eskatu du Zelenskik, baita Europaren parte-hartzea ere.
Trump eta Putin abuztuaren 15ean bilduko dira, Alaskan, Ukrainako gerrari buruz hitz egiteko
Oraindik ez dago argi Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak ordezkaritzarik izango ote duen akordio bat lortzen saiatzeko hitzordu honetan. Datozen orduetan xehetasun gehiago emango dituztela iradoki du AEBko presidenteak.
Arabiar Emirerri Batuek bi buruzagien arteko bilera hartzea proposatu dio Putinek Trumpi
Bestalde, Errusiako presidentea prest agertu da Zelenskirekin batzartzeko. "Askotan esan dut ez dudala ezer kontra", adierazi du Putinek, baina gaineratu du "baldintza batzuk" sortu behar direla bilera hori egiteko, eta, bere ustez, hori betetzetik "urrun" daude.
Putin eta Trump datozen egunetan bilduko dira, Kremlinen arabera
AEBko presidenteak, bestalde, esan du azken bileran ez zela "aurrerapauso erabakigarririk" eman, eta adierazi du Errusiak ez duela amore eman.
Washingtonek Mosku zigortzeko asmoa du, Putinen eta Witkoffen arteko bilera "emankorra" izan dela onartu arren
Zigorra ostiralean bertan ezartzekotan dago Trump. Hala ere, bigarren mailako zigorrak izango lirateke, hau da, hirugarren estatuei aplikatzen zaizkien zeharkako neurriak, Errusiarekin merkataritzan aritzeko inoren asmoa kentzeko. Ildo horretan, Trumpek agindu bat sinatu du Indiako produktuen gainean % 25eko muga-zergak ezartzeko, Errusiako petrolioa erosten du eta. AEBko agintariak Putinekin datorren astean biltzeko asmoa du.
Trumpek bi urpeko nuklear zabaldu ditu Medvedev Errusiako presidente ohiaren "adierazpen probokatzaileen" aurrean
Ukrainako gerra geldiarazteko AEBk Errusiari ezarri zion ultimatuma kritikatu zuen duela gutxi, eta ohartarazi zuen horrek bi herrialdeen arteko gatazka ekar zezakeela.
Errusia eta Ukraina Istanbulen bilduko dira, elkarrizketa bultzatzeko, negoziazioak aurrera egin dezan
Hasi dira Ukrainan Zelenski presidentearen aurkako lehen protestak, Errusiaren inbasioa hasi zenetik aurrenekoz. Ukrainarrek kalera jo dute ustelkeriaren aurkako agentzien independentzia arriskuan jartzen duen lege bat dela eta.
Putinen alternatibak, AEBren mehatxuaren aurrean
Vladimir Putinek Donald Trumpek ezarritako epemugari egin beharko dio aurre, Ukrainarekin gerrari amaiera emango dion akordio bat lortzeko. 50 egunen buruan ez bada bakerantz aurrerapauso zehatzik ematen, Etxe Zuriak erantzun egingo du.
Trumpek % 100eko muga-zergak ezarri nahi dizkie Errusiako produktuei, eta aliatuek finantzatutako armak Ukrainara bidaltzea adostu du NATOrekin
Trumpek iragarri du 50 eguneko epean Errusiako produktuei % 100eko muga-zergak ezarriko dizkiela, baldin eta Moskuk Ukrainarekin su-etena eta bake prozesua hastea ahalbidetuko duen akordiorik egiten ez badu. Era berean, iragarri du Ameriketako Estatu Batuek (AEB) armak bidaliko dizkiela NATOko herrialdeei, eta haiek arduratuko direla finantzatzeaz eta Ukrainara eramateaz.
Zelenskik bere aliatuen 10.000 milioi baino gehiago lortu ditu "gatazka amaitu ondoren Ukraina berreraikitzeko"
Ukraina Berreraikitzeko IV. Biltzarrak ia 5.000 parte-hartzaile bildu ditu Erroman. Errusiak "zinikotzat eta gezurtitzat" jo ditu bildutako estatuak eta erakundeak.
Ukrainaren aireko gaitasunak indartzeko akordioa itxi du Zelenskik Trumpekin, AEBk Patriot misilen bidalketa bertan behera utzi ostean
"Elkarrekin lan egingo dugu gure zeruaren babesa indartzeko", esan du Ukrainako presidenteak AEBkoarekin telefonoz hitz egin ostean.
Trumpek "gerra etetea" proposatu dio Putini, eta honek erantzun du Errusiak Ukrainan dituen helburuei "uko egingo ez" diela
"Trumpek berriro planteatu du Ukrainako gerra laster etetea", jakinarazi du Yuri Ushakov Kremlineko nazioarteko politikako aholkulariak, bi buruzagiek gaur izandako telefono elkarrizketari buruz.
NATOk "Espainiarekin arazo bat" duela esan du Trumpek Hagako goi-bilera hasi baino lehen
Horrela, agintari estatubatuarrak Espainiaren gastu maila kritikatu du. Gainera, Trumpek NATOren 5. artikulua esplizituki babestea saihestu du, kideen elkarrekiko defentsa klausula, hain zuzen ere.