Espainiako gobernua
2025/03/19 - 17:03
Pasaiako segadan hildakoak biktima gisa aitortzea eskertu arren, familiek salatu dute ez dela justizia egin
Aitortza "beranduegi" heldu dela uste dute, eta egileen "inpunitateari amaiera" emateko, Espainiako Gobernuari "dakiena kontatu" dezala eskatu diote.
2025/03/19 - 12:21
Hiru hilabeteko epea izango dute erkidegoek adingabe migratzaileen banaketarako irizpideak negoziatzeko
Erkidegoen ekarpenak Haurren eta Nerabeen Arloko Konferentzia Sektorialean aztertuko dira.
2025/03/19 - 08:51
Albiste izango dira: Adin txikiko migratzaileen banaketa, Israelen bonbardaketak Gazan eta Trump - Ukraina
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/03/18 - 22:07
Kongresuak oniritzia eman dio Juntsen lege bat izapidetzeari, okupen etxegabetzeak bizkortzeko
Ekimena aurrera atera da PPren, Voxen, PSOEren, EAJren eta Coalicion Canariaren aldeko botoekin, besteak beste. Ezkerreko taldeek, Sumarrek, EH Bilduk eta ERCk, esaterako, ekimena atzera bota dute, arazoari gehiegizko neurria hartu diotela argudiatuta.
2025/03/18 - 21:22
Kongresuak alkoholemia-tasa jaisteko ekimena izapidetuko du, eta PPk zer bozkatuko duen ez dago argi
EAJk, Juntsek, ERCk eta Sumarrek PSOEren ekimenaren tramitazioa babestuko dute, baina iragarri dute zuzenketak aurkeztuko dituztela.
2025/03/18 - 14:59
Espainiako Gobernuak, Juntsekin, lortu du 4.000 adin txikiko migratzaile erkidegoen artean banatzeko akordioa
Ministroen Kontseiluak baiezkoa eman dio Espainiako Atzerritarren Legearen erreformari, eta horren arabera banatuko dira Kanarietan dauden adin txikiko migratzaileak autonomia erkidegoen artean.
2025/03/18 - 12:40
PPk agintzen duen erkidegoek ez dute adin txikiko migratzailerik hartuko, finantziaziorik egon ezean
Alderdi Popularrak salatu duenez, Espainiako Gobernuak nahiago izan du Juntsekin dekretu bat adostu PPrekin Atzerritarren Legearen erreforma negoziatu baino.
2025/03/14 - 14:40
GALen 18 biktimak gizateriaren aurkako delitua leporatuko diote Barrionuevori, haren aurkako kereilan
Egiari Zor eta Giza Eskubideen Behatokiarekin batera, datorren astean aurkeztuko dute kereila Auzitegi Nazionaleko Instrukzio Epaitegi Zentralean.
2025/03/14 - 06:00
Honelakoa izan zen pandemiari aurre egiteko erantzun instituzionala: osasun larrialditik alarma egoerara
Lehen kasuak agertzen hasi zirenean, gutxik imajinatzen zuten etortzear zegoenaren handitasuna. Alarma egoeraren aurretik, osasun larrialdia ezarri zuten EAEn; hauek izan ziren Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak covid-19ari aurre egiteko emandako pausoak.
2025/03/13 - 21:18
Sanchezek agindu du ez duela "zentimo bat ere" murriztuko gizarte politiketan, gastu militarrera bideratzeko
Gainera, Espainiako Gobernuko presidenteak gastu militarrean BPGren % 2ra iristeko epeak zehaztea saihestu du, eta NATOren ekaineko goi-bilerara itxarotea eskatu du.
2025/03/13 - 17:56
Balenciagaren hartzekodunek zorra murriztea adostu dute, eta inbertitzaileekin negoziazioak erraztu dira
Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak adierazi duenez, akordioa "albiste bikaina da enpresarentzat, langileentzat, Zumaiarentzat, Gipuzkoarentzat eta Euskadiko industria eta ekonomiarentzat".
2025/03/13 - 10:59
Sanchez talde guztien ordezkariekin bilduko da, Voxekin izan ezik, defentsa gastua handitzeaz hitz egiteko
10:00etan zabalduko du erronda, Alberto Nuñez Feijoo PPren buruarekin, eta 16:30ean du azken hitzordua, UPNko Alberto Catalanekin. EH Bilduko Mertxe Aizpurua eta EAJko Aitor Esteban, berriz, 12:00etan eta 12:30ean hartuko ditu, hurrenez hurren.
2025/03/12 - 14:29
Zorra jaisteko Balentziaga ontziolaren eta Cofidesen arteko akordioa "une batetik bestera" heldu daiteke
Zumaiako ontziola hartzekodunen konkurtsoan dago azarotik, eta martxoaren 31ra arteko epea du zorra bere gain hartuko duen norbait aurkitzeko.
2025/03/12 - 11:19
Monterok ziurtatu du beste erkidegoei zorra kitatzeak ez dituela EAE eta Nafarroa kaltetuko
Maria Jesus Montero Espainiako Gobernuko lehen presidenteordeak eta Ogasun ministroak esan du Estatuko erregimen komuneko erkidegoei zorra kitatzeak ez duela eraginik izango Euskadiko eta Nafarroako finantzazio sistema propioetan.
2025/03/11 - 20:25
Espainiako Gobernuak akordioa itxi du Kantauriko inguraketa-ontziekin bokarta arrantzatzeko
"Esperotako" akordio "egokia" dela esan du Leandro Azkue Eusko Jaurlaritzaren Arrantza sailburuordeak. Antxoaren arrantzaldia astelehenean hasi zen, 28.600 tonatik gorako kuotarekin.
2025/03/11 - 10:35
Jose Barrionuevo ministro ohi sozialistaren kontrako kereila aurkeztuko dute GALen zenbait biktimaren senideek
Egiari Zor Fundazioak eta Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiak (GEBehatokia) datorren ostiralerako deitu duten agerraldian emango dituzte kereilaren xehetasunak.
2025/03/10 - 08:08
Abian da antxoaren kanpaina, baimendutako harrapaketa kopurua % 7 murriztuta
Azarora arte iraungo du kanpainak. Harrapaketa kopurua murriztuta, iaz baino bi milioi kilo gutxiago arrantzatuko dituzte, hau da, 33.000 tonatik 30.633ra jaitsiko da baimendutako kantitatea.
2025/03/09 - 15:01
Sanchez: ''Ultraeskuina zenbat eta isolatuago egon, orduan eta babestuago egongo gara Europan''
Galiziako Alderdi Sozialistaren kongresuaren itxieran, "Alemaniari eta zentro-eskuina dagoen beste herrialde batzuei" so egiteko eskatu dio Espainiako Gobernuko presidenteak Feijoori, hango "eskuinak ez baitu ultraeskuina babesten, berarengandik aldendu baizik".
2025/03/08 - 12:16
Espainiako Gobernuak % 50 handituko du emakumeen aurkako indarkeriara bideratutako epaileen kopurua
Felix Bolaños Presidentetza, Justizia eta Gorteekiko Harremanenetarako ministroak eman du horren berri, X sare sozialean, Emakumeen Nazioarteko Egunean.
2025/03/07 - 09:03
Sanchezek iragarri du 2029a baino lehen Espainiak BPGaren % 2 bideratuko duela defentsa gastura
Berez, EBk urte horretarako jarri zuen helburua, baina horren aurretik egingo dutela nabarmendu du Espainiako Gobernuko presidenteak. Dena dela, ez du zehaztu datarik edo bestelako portzentajerik. Sanchezen hitzetan, "gehiago eta hobeto" inbertitu behar da defentsan.