Etxebizitza
2024/11/19 - 18:41
Lehendakariak Europako Inbertsio Bankuarekin lankidetzan aritzea nahi du, "etxebizitza politika indartzeko"
Lehendakaria Nadia Calviño Europako Inbertsio Bankuko presidentearekin bildu da, erakundeak Luxenburgon duen egoitzan.
2024/11/19 - 09:24
Barakaldoko etxebizitza eraikin bateko lau familiak etxetik kanpo igaro dute gaua, sute baten ondorioz
Suak gehien kaltetutako lau etxeetako bizilagunak ezingo dira tarte batean itzuli. Garrak argindar-kableetan piztu dira, eta langile bat zaurituta eraman dute Gurutzetako Ospitalera.
2024/11/18 - 12:22
Etxebizitzen salerosketa % 67 hazi zen irailean EAEn, eta % 18 Nafarroan
Salerosketak gehien hazi diren bigarren erkidegoa da EAE Espainiako Estatuan, eta Nafarroan hazi dira gutxien.
2024/11/14 - 23:54
Donostian etxetik botako dituzten bi maizterren "babesgabetasuna" salatu dute
Gipuzkoako Kaleratzeak Stop elkarteak azaldu duenez, bi pertsona horiek "sukaldea izateko eskubidea duten logeletan baino ezin dute bizi, legeek arautzen ez dituzten urte bateko edo biko kontratuekin".
2024/11/13 - 16:51
EH Bilduk proposatu du 2025ean liberalizatuko diren babes ofizialeko 2.500 etxebizitzak Jaurlaritzak erostea
Eusko Jaurlaritzaren 2025ko aurrekonturako EH Bilduk egindako proposamenean garrantzi berezia du etxebizitzaren alorrak. Hala, datorren urtean EAEn liberalizatuko diren babes ofizialeko 2.500 etxebizitzak Jaurlaritzak erostea proposatu du koalizioak, Petxo Otxandiano EH Bilduko kideak azaldu duenez.
2024/11/13 - 14:52
Bilboko Udalak urtebetez eten ditu etxebizitza turistikoak ezartzeko baimenak
Bilboko Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean pisu turistikoak arautzeko aldaketak egin bitartean, kautelaz, ez da lizentzia berririk emango.
2024/11/12 - 23:21
Etxebizitza Sindikatuak salatu du Erandion etxegabetutako familia iruzur baten biktima dela
Sindikatuak azaldu duenez, enpresa mailegu-emaile batek "7.000 euroko mailegua jasotzeko etxea abal gisa jartzera behartu zuen, eta 60.000 euro baino gehiagoko interesak zituzten abusuzko klausulak ezarri zizkion".
2024/11/11 - 19:47
PFEZa aitortzeko muga berria, auto elektrikoak erosteko pizgarriak eta berrikuntza fiskal gehiago
Aldundien proposamen fiskalak, besteak beste, kontziliazioa, etxebizitza eta trantsizio energetikoa "erronka" nagusiei erantzuteko helburua du.
2024/11/11 - 18:28
Hauek dira EAEko hiru aldundien zerga-erreformak etxebizitzaren arloan proposatu dituen neurriak
Kenkariak eta hobariak handitzen dituzten neurriak hartuta, hiru aldundiek etxebizitza-merkatuaren zailtasunak arintzea eta alokairu eskuragarriaren eskaintza handitzea dute helburu.
2024/11/11 - 17:30
Aldundiek proposatu dute etxebizitza arloan abantaila fiskalak izateko adina 36 urtera igotzea
Gainera, EAEko aldundiek proposatuko dute etxebizitza erosteagatiko eta alokatzeagatiko kenkaria kentzea, zergadunaren errenta 85.000 eurotik gorakoa denean. Bestalde, PFEZa aitortzeko betebeharra urteko 19.000 eurora igo nahi dute arduradunek.
2024/11/09 - 17:16
Soldata handia dutenek ez dute etxebizitza erosteagatik kenkaririk izango
EAJk eta PSE-EEk adostutako erreforma fiskalak astelehenean hasiko du bere bidea, araudi berriaren ildoak zehaztuko baitituzte orduan EAEko hiru Ogasun diputatuek.
2024/11/06 - 15:41
Eusko Jaurlaritzak % 36 handitu du Etxebizitza programa 2025ean, 286 milioi eurorekin
17,5 milioiko partida bat barne hartzen du, salgai dauden 125 etxebizitza pribatu eta Babes Ofizialeko Etxebizitza zuzenean erosteko, alokairu eskuragarrira bideratzeko.
2024/11/05 - 12:45
Donostiako Udalak hiriburua gune tentsionatu izendatzea eskatu dio Jaurlaritzari
Irunek eta Errenteriak (Gipuzkoa), Galdakaok (Bizkaia) eta Nafarroako 21 udalerrik bezalatsu jokatu du hiriak. Eneko Goia alkatearen arabera, Etxebizitza Legeak ezarritako baldintzak betezen ditu Donostiak. Zehazki, alokairuaren kostua familien batez besteko errentaren % 31,6 da.
2024/10/31 - 18:24
Etxebizitzen prezioei muga jartzea ahalbidetuko duen lege aldaketa onartu du Nafarroako Parlamentuak
Nafarroan Etxebizitza Eskubideari buruzko 10/2010 Foru Legea aldatzeak aukera emango du eremu tentsionatuak izendatzeko. Proposamenak aurrera egin du PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin taldeen babesarekin; kontra bozkatu dute UPN, PPN eta Vox alderdiek.
2024/10/31 - 07:00
Saldutako etxebizitzen % 5 izan da babes ofizialekoa 2023an
Eraikitzen diren babestutako etxebizitzen zati handi bat alokairu sozialera bideratu izan da azken urteetan eta, beraz, BOEn salmenta jaitsi egin da. Sustapen pribatua publikoa baino egonkorragoa izaten ari da, nahiz eta hori ere erdira jaitsi den.
2024/10/31 - 07:00
EAEko etxe arruntaren ezaugarriak: 40 urte baino gehiagokoa eta 85 metro koadrotik gorakoa
EAEn milioi bat etxebizitza baino gehiago zeuden 2023an. Orokorrean, handienak Araban daude; izan ere, eskualde askotan 100 m2-tik gorako etxeak dituzte, batez beste. Txikienak, berriz, Gipuzkoan, baina bertako Bidania-Goiatzeko etxeek batezbestekoa hausten dute: 203,3 m2.
2024/10/31 - 07:00
10 familiatik 8 jabetzan duten etxebizitza batean bizi dira
Alokairuak azken urteetan gora egin du, batik bat hiriburuak hartzen dituzten eskualdeetan. Prezioak ere nabarmen egin du gora, 2013 eta 2015 urte bitartean aspaldiko punturik baxuenean egon ondoren, baina oraindik 2007ko zenbakietara iritsi gabe.
2024/10/31 - 07:00
Etxebizitzen prezioak nabarmen egin du gora azken hamarkadan, baina 2007ko mailara iritsi gabe
Merkatuan jarri diren etxebizitzen prezioek % 26 egin dute gora Euskal Autonomia Erkidegoan eta % 42 Nafarroan, 2015etik. Hala ere, oraindik ez dira iritsi 2007ko mailara. Salerosketa kopuruak eta hipotekek ere ibilbide bera jarraitu dute urte hauetan guztietan.
2024/10/31 - 07:00
Material eta leku berriak, eta eraikuntza bertikala, etorkizuneko etxebizitzaren merkaturako proposamenak
Adituen ustez, Euskal Herrian ez da behar adina eraiki azken urteetan eta 6.000 etxebitzitza inguru sortu behako litzateke, eskariari aurre egin ahal izateko. Baina, nola eta non eraiki?
2024/10/28 - 18:31
Israelekiko harremana eten eta etxebizitzan esku hartzen bada soilik babestuko ditu aurrekontuak Podemosek
Kontsultan parte hartu duten Podemosen oinarrien % 89,81ek onartu dute alderdiko lau diputatuek ez babestea 2025erako aurrekontu orokorrak, Gobernuak Israelekin harremana eteten ez badu eta etxebizitzaren merkatuan esku hartzen ez badu, alokairuaren prezioa merkatzeko.