EAEko Aurrekontuak 2025
EAJk eta PSE-EEk oposizioaren ekarpenak onartuko dituzte 2026ko EAEko aurrekontuetarako, bi milioi euroko balioarekin
Partida nagusia EH Bilduren proposamen batentzat izango da, sistema instituzionala modernizatzeko helburuarekin, milioi bat euroko zenbatekoarekin. Halaber, PPren ekarpen bat jasoko dute, belaunaldien arteko bizikidetza programa bat sortzeko, eta Sumarrek Euskaldendak ekimenaren inguruan egindako ekarpen bat, besteak beste.
Joxerramon Bengoetxeak akordioak lortzeko borondatea ikusten du, bai Jaurlaritzan eta bai EHUn ere
Joxerramon Bengoetxeak azaldu duenez, Jaurlaritzak eta EHUk asteak daramatzate bilerak egiten. "Kontraste garrantzitsuak izan ditugu gure artean", baina bi aldeek "borondatea" dute "bi aldeentzako akordio onena bilatzeko", azaldu du.
Aurrekontuen osoko zuzenketak atzera bota ditu Eusko Legebiltzarrak, oposizioaren eta EAJren eta PSEren arteko eztabaiden artean
Aurrekontuei jarritako osoko zuzenketak eztabaidatzen ari dira astearte honetan Eusko Legebiltzarrean, proiektua gelditzeko arriskurik gabe. EAJren eta PSE-EEren gehiengo absolutuak 2026ko kontuak tramitatzen jarraitzea bermatzen du, EH Bilduk, PPk, Sumarrek eta Voxek proiektua kritikatu arren.
EAJ: "Deigarria da EH Bilduk aurrekontuak eskuinekotzat jotzea eta PPk ezkerrekotzat"
"Horrek erakusten du bide onetik goazela", esan du Joseba Diez Antxustegi EAJk Legebiltzarrean duen bozeramaileak. Kontu publikoak "zentralitatean" oinarrituta daudela nabarmendu du, moderaziotik abiatuta, eta "erronka nagusiei" erantzuten dietela, hala nola segurtasunarekin, etxebizitzarekin eta osasunarekin lotutakoei.
Erakundeen eta ordezkarien arteko errespetuaren alde egin du Bengoetxeak, Perez Iglesiasen Legebiltzarreko agerraldi "zakarraren" ostean
EHUko errektoreak Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuari eskatu dio "deskalifikazio pertsonalak" albo batera uzteko eta unibertsitate publikoarekiko eta haren ordezkariekiko "errespetua" izateko.
PPk eta EH Bilduk osoko zuzenketa jarriko diete 2026rako EAEko kontuei
Eusko Jaurlaritzak egindako aurrekontu-proposamenari osoko zuzenetak aurkeztea erabaki dute PPk eta EH Bilduk, formazio horien parlamentuko bozeramaileek astelehen honetan jakitera eman dutenez.
Sumarrek ez du Eusko Jaurlaritzarekin negoziatzen jarraituko eta osoko zuzenketa aurkeztuko die aurrekontuei
Horixe iragarri die Jon Hernandez Sumarreko legebiltzarkideak komunikabideei. Hernandezek salatu duenez, Jaurlaritzak erakutsi du ez dituela Sumarrekin negoziatu nahi datorren urteko aurrekontuak.
EHUren premien txostenarekin eztabaida atzera unibertsitate eremura "ekartzea"espero du Bengoetxeak
EHUko errektorearen arabera, 192 milioi euroko inbertsioa "ezinbestekoa" da unibertsitatearen funtsezko zerbitzuen "degradazio atzeraezina" saihesteko.
EHUrekin dituen desadostasunak konpontzeko "aukerak" daudela adierazi du Perez Iglesias sailburuak
Joserramon Bengoetxea EHUko errektorearekin izandako liskar horrek auzi politikoei erantzuten ote dien galdetuta, Perez Iglesiasek erantzun du Bengoetxeak dagoeneko adierazi duela hori ez dela horrela. "Berak ezetz esan zuen eta sinetsi egin behar diot", gaineratu du.
Negoziatzeko borondatea erakutsi arren, Eusko Jaurlaritzak eta oposizioak urrun ikusten dute aurrekontuen akordioa
Noel d'Anjou sailburuak adierazi du entzuteko eta elkarrizketarako fasea abiatu dutela, eta Eusko Jaurlaritzak proposamenak espero dituela. Oposizioko alderdiek, bere aldetik, hoztu egin dute koalizio gobernuarekin aurrekontu proiektuaren inguruan akordioa lortzeko aukera.
Joxe Ramon Bengoetxea (EHU): "Gure politika bakarra unibertsitate politika da"
Albiste izango dira: EAEko aurrekontuen negoziazioa, hegazti gripeari aurre egiteko jarraipen batzordea eta abortuaren aurkako protestak egin zituzten 21 lagunen aurkako epaiketa
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Aurrekontuak PPrekin eta EH Bildurekin adostea "ezinezkoa" dela ohartarazi du Arnaldo Otegik
"PSEk ulertu behar du ezin dituela aurrekontuak PPrekin adostu", besteak beste, "alderdaren presidentea kartzelan sartu nahi duen alderdia" delako, adierazi du EH Bilduren idazkari orokorrak ETB2ko En Jake saioan.
Eusko Jaurlaritza datorren astean hasiko da aurrekontuak negoziatzen
Alderdi guztiekin hitz egingo du Jaurlaritzak, Voxekin izan ezik.
Gobernantza Sailak 167,5 milioi bideratuko ditu 2026an Administrazioa arinagoa izan dadin
Gainera, Ubarretxena sailburuak iragarri duenez, Eusko Jaurlaritzak 2023, 2024 eta 2025eko Lan Eskaintza Publikoak batuko ditu, eta guztira 1.700 plaza aterako ditu Administrazio Orokorrean, baina ez da deialdi bakarra egingo, eskalen arabera deituko dira.
Unibertsitate sailburuak gaur deituko dio EHUko errektoreari, tentsioa baretzen saiatzeko
Lehendakariak erantzun dio Bengoetxeari: "Lehendabizi, Perez Iglesias sailburuarekin biltzea da egokiena"
Bere aldetik, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua minduta agertu da, EHUko errektoreak lehendakariarekin bilera eskatu duelako, sailburua aintzat hartu gabe. "Ez da lagunak egiteko modurik onena", esan du.
Juan Ignacio Perez Iglesias: "Kezkatuta eta triste nago"
Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburu Juan Ignacio Perez Iglesiasek adierazi duenez, "behar beste" hitz egiteko prest dago, baina EHUn gauza handiak egiteko aukera paregabea galtzen ari dela uste du.
Segurtasun Sailaren aurrekontua % 6,4 igoko da 2026an, eta 850 milioi eurora iritsiko da
Bingen Zupiria sailburuak bere sailaren kontuak aurkeztu ditu Eusko Legebiltzarrean. Kontu horiek % 6,4 igo dira, eta lehentasuna ematen diete teknologia modernizatzeari, Ertzaintza indartzeari eta zibersegurtasuna hobetzeari.