Euskal Autonomia Erkidegoa
Arabako Foru Aldundiak uste du gurasoek abandonatutako 30 adingabe atzerritar daudela bere tutoretzapean
Asteazkenean, Polizia Nazionalak bikote bat atxilotu zuen Bilbon, bi seme-alaba adingabe abandonatzeagatik. Administrazioen arabera, adingabeak legez sartzen dira Estatuan gurasoekin, eta horiek babesgabetasun-egoeran uzten dituzte, azkenean Aldundiek babes ditzaten.
Euskadin delituak egiten dituzten adingabeen kopurua % 11ra jaitsi da, eta justizia errestauratiboaren arrakasta % 73ra iritsi da
16 eta 17 urteko gizonezkoak eta Euskadin jaiotakoak dira arau-hausle gehienak. % 28 gizon atzerritarrak dira. Arau-hausleek erantzukizunak hartzea, biktimei eragindako kalteak konpontzea eta berriro delituak ez egitea ahalbidetzen dute justizia errestauratiboko neurriek.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan abandonatuta dauden edo erabiltzen ez diren 1.500 zabortegitan baino gehiagotan esku hartzeko eskatu du Ekologistak Martxan federazioak
Talde ekologistak ohartarazi duenez, administrazioek Artxanda (Bilbo), Etxe Uli (Santurtzi), Jata (Lemoiz) eta Premabi (Sondika) zabortegien berri dute aspalditik, eta ingurumena kutsatzen dutela jakin arren, hamarkadak daramatzate ezer egin gabe.
Langabezia % 1,04 jaitsi da EAEn eta % 0,87 igo Nafarroan azaro bitartean
Gizarte Segurantzan afiliatutako pertsona kopuruak gora egin du bi erkidegoetan (%0,43 EAEn eta %0,12 Nafarroan). Estatuan 18.805 langabe gutxiago daude (-% 0,77).
Albiste izango dira: Pradales Akitania Berrian, langabezia datuak eta Txinako itsasoa
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Nolakoak dira familiak Euskadin, gaur egun?
Etxekoen unitateen herena pertsona bakarrekoa da, eta 100.000 baino gehiago guraso bakarrekoak dira.
Txerri ustiategiak garbitzeko neurriak zorroztea eskatu dute Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak
Guztira, 1.200 txerri-haztegi daude Hegoaldean. Gehienak Nafarroan daude, izan ere, bertan, 800.000 txerri baino gehiago hazten dituzte.
Pegasus Airlinesek astean lau aldiz konektatuko ditu Istanbul eta Bilbo
Turkiako aire konpainian esan duenez, txartelak eskuragarri daude jada 69,99 eurotik aurrera.
EAJk bi jarleku gehiago izango lituzke, 29 eskuratuta, eta EH Bilduk 27 eserleku lortuko lituzke
Boto-aurreikuspenari buruz Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak egindako inkestaren arabera, EAJk eta EH Bilduk hazkunde txikia izango lukete, eta PSE-EEk, berriz, beherakada txikia (eserleku bat galduko luke). Gainerako alderdietan ez litzateke aldaketarik izango.
Diagnostikatu berri diren GIB kasu gehienak gizonezkoak dira Hego Euskal Herrian, eta batez besteko adina 37 urtekoa da
Urtean, 125 kasu detektatzen dituzte Euskadin. Nafarroan, 2025eko urtarril eta irail bitartean 18 GIB kasu antzeman dituzte.
GIB diagnostiko berri gehienak gizonezkoetan ematen dira Hego Euskal Herrian, eta batez besteko adina 37 urtekoa da
Urtean, 125 kasu berri detektatzen dituzte Euskadin. Nafarroan, 2025eko urtarrila eta iraila bitartean 18 GIB kasu berri antzeman dituzte.
Euria eta tenperatura baxuak izango dira nagusi abenduko lehen astean Euskal Herrian
Astelehenetik aurrera, eguraldia egonkortu egingo da. Hala ere, asteartean euria eta zeru estaliak ekarriko ditu korronte hotz berri batek, eta tenperaturak behera egingo du, baita izotza ekarri ere punturik altuenetan.
Delirium Tremens taldearen azken kontzertua
Rock munduko euskal talde mitikoak azken kontzertua eman du bart Bilbon, Zarama, Zea Mays, Jotakie eta Baldin Bada taldeetako kideekin batera. Argitaratutako lau diskoetako abestiak ekarri dituzte gogora bertan.
Andre Maria Zuriaren plaza dantzaz eta elkartasunez bete da EITB Maratoiaren erronkaren hasieran
Nico Etxarten Euskal Rock and Rollaren erritmora, adin guztietako herritarrak bildu dira Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan EITB Maratoiaren erronka solidarioa babesteko. Ekimena bizitza luze eta osasuntsu baten aldeko dantza kolektibo handi batekin hasi da. Egun nagusia abenduaren 18a izango bada ere, dagoeneko martxan dago bizum solidarioa egiteko zenbakia: 33478.
Oñatitik abiatu zen lehen Korrika, 1980ko azaroaren 29an
Josepe Zuazok ekarri zuen euskararen alde errelebo lasterketa egiteko ideia. Jose Mari Satrustegi euskaltzainak eta Oñatiko alkateak eraman zuten lekukoa lehen kilometroan. Korrikak 45 urte bete ditu aurten.
Euskal Herriko Torturatuen Sareak babestu egin du Raul Fuentes Villota ETAko presoak bere tortura salaketa berriro irekitzeko egin duen eskaera
Sareak ustezko tortura kasu guztiak aitortzeko eskatu du, egia, justizia eta erreparazioa bermatzeko, eta Raul Fuentesen eta Mikel Zabalzaren kasuetan izan den "zigorgabetasuna" salatu du.
Palestinan eraildako haurren izenen irakurketa jarraitua, Bilbon
Larunbat honetan, Palestinar Herriarekiko Elkartasunaren Nazioarteko Egunean, Palestinako herriari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egin dute Bilbon, Plaza Biribilean, eraildako haur guztien izenen irakurketa jarraitua eginez. Antolatzaileen artean, Gernika-Palestina eta Ongi Etorri Errefuxiatuak izan dira.
Uztaritzeko irakasle bat epaituko dute lau lankideri sexu-erasoa eta sexu-jazarpena egitea egotzita
Irakaslea lanpostutik erretiratu dute behin-behinean, eta abenduaren 9an epaituko dute Baionan. Gertakariak 2019a eta 2024a bitartean jazo ziren.
EAEn abeltzaintza azokak egiteko debekua bertan behera utzi dute
Arrisku epidemiologikoak behera egin duenez, astelehenean geratuko dira bertan behera Jaurlaritzak eta EAEko hiru foru aldundiek duela hilabete ezarritako neurriak.
Euskadik abeltzaintzako azokak egiteko debekua kendu du, baina dermatosi nodularra kontrolatzeko neurriak mantenduko ditu
Neurri horiek urtarrilaren 15era arte egongo dira indarrean, eta epea luzatzea edo murriztea baloratuko da, egoera epidemiologikoaren arabera.